Berriak Kultura
Eu

1.800.000 euro onartu dira toki-entitateetan euskara biziberritzeko Plan Nagusia (ebpn) garatzeko (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako, 1.800.000 euro erabiliko dira.
Aginduaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzea.
EBPNren helburu nagusia hauxe da: Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea. Hori horrela, toki-entitateek barruko jardunari begira bi egiteko nagusi dituzte: batetik, herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzea eta garatzea eta, bestetik, Euskara Zerbitzua eratzea edota sendotzea. Kanpoko jardunari begira, berriz, hiru eginbehar nagusi dituzte: hiztunek euskara ikastea edota duten gaitasuna sendotzea; harreman-sare euskaldunak egituratzen laguntzea, eta euskarazko produktuak eta zerbitzuak zein horien gaineko informazioa zehatza bideratzea.
Agindu honen bidez ezarritako diru-laguntzetarako kopurua 1.800.000 eurokoa da. Onuradunak izango dira euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa duten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta toki-entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak; era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-entitateak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan