Berriak Osasuna
Eu

347 pertsona Osakidetzako 2016-2017ko LEP-eko ezagutza espezifikoen espezialitate medikoen eta biologiako fakultatibo teknikoen 26 plazetakoren baten hautagai izango dira

2019.eko azaroak 15

Azterketa teorikoak eta praktikoak gaurtik aurrera egingo dira, igandera arte, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan

Juan Diego zuzendari nagusiak nabamendu du Osakidetzak “prozesuan aurrera egiten jarraitzen” duela, enplegua finkatzeko

 

Gaur, ostiralean, deitzeko geratzen diren Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoaren kategorien probak hasi dira. 347 pertsona izango dira hautagai ezagutza espezifikoen eta biologiako fakultatibo teknikoen zazpi espezialitate medikoen hautaketa-prozesuko 26 plazetakoren baterako. Azterketak asteburuan zehar izango dira, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.

Azterketak egiten lehenak honako hauek izan dira Obstetrizia eta Ginekologiako Mediku FE / Laguntza Bidezko Ugalketa; Ospitaleko Pediatriako Mediku FE / Pediatriako Larrialdiak, eta Biologoako fakultatibo teknikoa. Gainerako azterketak, bihar izango dira, larunbatean, eta 17an, igandean, 10:00etan:

 

 

Azaroaren 16a

10:00

KARDIOLOGIAKO MEDIKU FE / KARDIOLOGIA HEMODINAMIKOA

KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FE / KIRURGIA HEPATOBILARRA-TRANSPLANTEAK

OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / NEONATOLOGIA

ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE / NEURORRADIOLOGIA INTERBENTZIONISTA

ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE / ERRADIOLOGIA INTERBENTZIONISTA

 

Azaroaren 17a

10:00

KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FE / KIRURGIA HEPATOBILIARRIA-MINBIZIA

OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / HAURRENTZAKO KARDIOLOGIA

OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK

ANALISI KLINIKOETAKO MEDIKU-TEKNIKO FE / ZITOGENETIKA ETA GENETIKA MOLEKULARRA

BARNE-MEDIKUNTZAKO MEDIKU FE / GAIXOTASUN AUTOIMMUNEAK

 

Zehazki, fakultatibo espezialista mediko-teknikoen 7 espezialitateren ezagutza berezien 22 plaza eta biologiako fakultatibo teknikoen 4 plaza eskaintzen dira.  Azterketa horiek, SATSE, Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin eta UGT sindikatuekin adostutako 12 hobekuntza-neurriak jaso dituzte; sindikatu horiek izan dira enplegu publikoaren deialdi honen akordioa sinatu dutenak, Arartekoaren gomendioei jarraikiz. Neurri horien bidez, berdintasuneko, merezimenduko eta gaitasuneko printzipioak bermatzen dira, Juan Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak baieztatu duenez.

Diegok nabarmendu du Osakidetzak “prozesuan aurrera egiten" jarraitzen duela, bere plantillaren enplegua finkatzeko. Asteburuan egingo diren azterketen bidez, guztira 87 kategoriatan egin da oposizio-fasea, 2016-2017ko LEP barruan, eta haietako 33tan dagoeneko hautagaien behin-behineko ebazpena argitaratu da.

Gaurtik igandera arte egingo diren proben emaitzak astelehenean emango dira ezagutzera.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 15a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak