Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

2.319.000 euroko laguntzen deialdia, ingurumen babeserako enpresen inbertsioetarako (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Agindua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko 2010eko deia egiten duena

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran erabaki du 2011n 2.319.000 euro bideratzea ingurumena babesteko inbertsioak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzetara.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailbururen aginduari argi berdea eman dio. Agindu horren bidez, dirulaguntzen deialdia egiten da, enpresek legeak eskatutakoz gaindiko ingurumen babeserako neurriak har ditzaten.

Deialdi honen baitan, laguntzak ondokoetarako emango dira: ingurumen babeserako indarreko neurriak gainditzeko inbertsioei zuzenean lotutako ingurumen azterlanak egiteko; hirugarrenek sortutako hondakinak "puntako teknologia" edo teknologia konbentzionalak modu berritzailean erabili kudeatzeko; eta kutsatutako orubeak saneatzeko, noiz eta kutsaduraren arduraduna ezin denean identifikatu edo ezin zaionean behartu kostua ordaintzera.

Ondokoak ere lagun daitezke diruz: berotegi-efektua eragiten duten gas emisioa gutxitzeko inbertsioak; galdaketako moldatzeko hareei balioa emateko ekipoak; ingurumena babesteko indarreko neurriak gainditzeko inbertsioen aurreko ingurumen bideragarritasuneko azterlanak, Berotegi-efektua eragiten duten gasak sortzeari, lehengaiak kontsumitzeari, hondakinak, isuriak eta emisioak sortzeari dagozkion Eskuragarri dauden Teknikarik Onenak edota inbertsioaren bizitza aztertzeko azterlanak, alegia.

Halaber, ETEentzako laguntzak azaldu dira, ingurumen aholkularitzako kanpoko zerbitzua kontratatzearen ondoriozko kostuak finantzatzeko, hain zuzen, EMAS ingurumena kudeatzeko europar erregistroan inskribatzeko; UNE 150.301 Ekodiseinuaren arauaren ziurtagiria, ekoetiketak (I mota edo III mota), karbono-lorratza edo baso aprobetxamendu jasangarriaren ziurtagiriak ezartzeko; Enpresa Baliabideak Kudeatzeko Sistemak (ERP) Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integralaren Sistemetara, IKS eeM sistemetara, egokitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan