Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Helduen hezkuntzan garatutako jardueretarako dirulaguntzak (2011-04-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 19

Agindua, helduen hezkuntzaren alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia egiteko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, irabazizko xederik ez duten erakundeek helduen hezkuntzaren arloan garatutako jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdirako.

Deialdi horren xede da dirulaguntzak ematea, guztira 47.958 eurokoak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik irabazizko xederik ez duten eta 2010/2011 ikasturtean helduen hezkuntzan oinarrizko heziketaren arloan jarduten duten erakundeei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan