Eu

2019ko Korta sariak datorren asteartean banatuko dira Lehendakaritzan

2019.eko azaroak 15
  • Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta María Ángeles Amenabar dira aurtengo saridunak
  • Joxe Mari Korta sariak 2000. urtean hasi ziren banatzen, -enpresaburu gipuzkoarra eta orduko ADEGIko presidentea zena erail ondoren-, bizitza profesional luzea eta enpresa-hobekuntzaren alde egiten dutenen lana jendaurrean aitortzeko
  • Iñigo Urkullu Lehendakariak banatuko ditu sariak azaroaren 19an egingo den ekitaldian

Datorren asteartean, azaroak 19, Iñigo Urkullu Lehendakariak emango dizkie 2019ko Korta sariak Laura Mendizabali, Pedro Luis Uriarteri, Javier Roquerori eta María Ángeles Amenabarri.

Joxe Mari Korta sariak euskal ekosistema ekonomikoaren buru diren eta beren inbertsio eta lanarekin enplegua eta aberastasuna sortzen duten pertsonen ezaugarriak eta ahalegina jendaurrean aintzatesteko sortu ziren; izan ere, enplegua eta aberastasuna gizartearen onurarako elementuak dira.

Hautagaiak hiru lurralde historikoetako enpresa-elkarteek, merkataritza-erakundeek edo profesionalen elkargoek proposa ditzakete, bai eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak eta Euskadin egoitza duten enpresek ere.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua da epaimahaiko buru, eta Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresa-elkarteetako eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioko ordezkariek ere parte hartzen dute. Epaimahaiak saritutako lau pertsonen bizitza- eta enpresa-ibilbide garrantzitsua nabarmendu du.

Irabazleen curriculumei buruzko informazio gehiago Irekian: https://bit.ly/32OYKEw

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AmundarainMikel
    2019.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏅 Los premios Korta 2019 se entregarán el próximo martes en Lehendakaritza ➡︎ https://t.co/NlaJdgWyxb

    👥 Las personas premiada…

  • @AsierAranbarriU
    2019.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏅 Los premios Korta 2019 se entregarán el próximo martes en Lehendakaritza ➡︎ https://t.co/NlaJdgWyxb

    👥 Las personas premiada…

  • @mbegolarrinaga
    2019.eko azaroak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏅 Los premios Korta 2019 se entregarán el próximo martes en Lehendakaritza ➡︎ https://t.co/NlaJdgWyxb

    👥 Las personas premiada…

Ekitaldiko kargudunak