Berriak Osasuna

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren 69/2011 dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2019-11-15

Landu nahi den arau-proiektua araudien gabezia arintzea da helburu nagusia zeinak organigrama- eta eginkizun-harremanak gauzatuko dituen erakunde, organo eta profesionalen artean, lankidetza eta koordinazio soziosanitarioaren eremuan. Egokitzat jotzen da agintzea zerbitzuak ematen jarduten duen organo eta erakunde guztien parte hartzea, harremanak, eginkizunak eta tresnak, baldin-eta soziala eta sanitarioa uztartzen dituen beharrei erantzuten badiete.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan