Berriak Lehendakaritza
Eu

Hauteskundeen errepikapenak herritarren interesa murriztu du azken hauteskunde orokorretan

2019.eko azaroak 15

Hauteskundeen errepikapenak murriztu egin du herritarren zati handi baten interesa azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak azken hauteskundeetan euskal herritarren hauteskunde-portaerari buruz egindako ikerketa baten arabera.

Inkestaren arabera, Herritarren %61ek diote interes handia edo nahikoa izan dutela azaroaren 10eko hauteskundeekiko; jaitsiera nabarmena da hori apirileko Hauteskunde Orokorrekin alderatuta, momentu hartan %79k esan bait zuten hori bera.

Herritarrek botoarekiko agertutako konbentzimendu maila jaitsi egin da apirileko hauteskundeekin alderatuta. Boto-emaileen %59k konbentzimenduz eman zuten botoa (apirilean %71k), %11k zalantzekin (apirilean bezala) eta %29k aukera txarren artean onena zelako (apirilean %17k).

Botoa ematera joan zirenen %96 konforme daude emandako botoarekin. Botorik eman ez zutenen artean, %19k bakarrik diote, emaitzak ikusita, nahiago luketela botoa ematera joan izan balira.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak