Eu

Lide Amilibiaren iritziz, “funtsezkoa da garapenean asalduak edo nahasmenduak dituzten edo haiek jasateko arriskua dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adingabeen arreta goiztiarra”

2019.eko azaroak 15
  • Gizarte Politiketako sailburuordea, Bilbon, Arreta Goiztiarraren Diziplinarteko X. Kongresu Nazionala irekitzeko ekitaldian
  • “Eusko Jaurlaritzak arreta goiztiarraren lanbide-gaikuntza egiaztatu ahal izateko titulu, ikasketa eta lanbide-gaitasunaren katalogoaren arauketaren ekarpena egiten du”

Bilbo, 2019-11-15

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen iritziz, “funtsezkoa da garapenean asalduak edo nahasmenduak dituzten edo haiek jasateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko adingabeen arreta goiztiarra, bai eta beren familientzako eta ingurunearentzako tratu zehatza ere”.  Amilibiak Arreta Goiztiarraren Diziplinarteko X. Kongresu Nazionalaren irekiera-ekitaldian parte hartu du; kongresua Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkarteak antolatu du, Deustuko Unibertsitatean.

“Nahasmendu horiek zenbait etapatan gerta daitezke: jaio aurrekoa, perinatala, jaiotza ostekoa, haurtzaro goiztiarra. Eta zenbait arlotan izan dezakete eragina: kognitiboa, mugimenduzkoa, sentsoriala, emozionala, jokabidezkoa, hizkuntzazkoa edo somatikoa”, esan du Amilibia sailburuordeak. Sailburuordeak “jarduteko aukera ugari” antzematen ditu, “eta, hobekuntzarako, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak arreta goiztiarraren lanbide-gaikuntza egiaztatu ahal izateko titulu, ikasketa eta lanbide-gaitasunaren katalogoaren arauketaren ekarpena egiten du".

“Zerbitzu asko daude arreta goiztiarrean inplikatuta: hezkuntzakoak, medikoak, psikologikoak, sozialak, logopedikoak etab.”, esan du Amilibiak. Pasa den uztailean, aplikazio-dekretua onetsi zen autonomia-erkidegoko haur-garapeneko eta arreta goiztiarreko zentro guztietan, bai erantzukizun publikoetakoetan, bai itundu edo pribatuetakoetan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan egon ala ez egon.

Gaur, arreta goiztiarrean esku hartzeko talde batean parte hartu nahi duten arreta goiztiarreko profesionalek, arreta goiztiarrean esku hartzeko eginkizunetan jarduteko, unibertsitate-titulu ofiziala dutela egiaztatu behar dute, eta, halaber, beharrezko berariazko prestakuntza ere egiaztatu behar dute.

“Neurri horrekin bat etorriz, aurtengo urtetik, UPV/EHUk berezko masterra ere jarri du abian, arlo horretan lan egiten duten edo lan egin nahi duten profesionalei zuzenduta; hark gaitasuna ematen du, ikuspegi integraletik eta diziplinartekotik, ume horien eta beren familien beharrei erantzuteko.  Halaber, autonomia-erkidegoan arreta goiztiarreko zerbitzu espezializatuetan lan egiteko eskatzen den prestakuntza ematen du”, esan du Amilibiak.

Lide Amilibiak iragarri du Arreta Goiztiarraren Liburu Zuria euskarara itzuliko dela; erreferentziazko dokumentua da eremu horretan”. Horrela, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat gehiago emango du Euskadiko arreta goiztiarraren hobekuntzarako laguntzan. Dokumentu hori erreferentziazkoa da administrazio publikoentzat, profesionalentzar, elkarteentzat eta familientzat. Haren bidez, erakundeen arteko deskoordinazioa gainditu ahalko da eta antolamendu- eta baliabide-urritasunak ebatzi, arreta goiztiarrean, hain garrantzitsua den eremuan”.

“Arreta Goiztiarraren Diziplinarteko X. Kongresua: ikerketa, arreta eta inklusioa” 2019ko azaroaren 15ean eta 16an da, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan, Bilbon. Inaugurazio-hitzaldia Iñigo Bermejo EHAGPEko presidenteak aurkeztu du. “Prebentziorako, tratamendurako eta arreta goiztiarrerako gaixotasun genetikoen diagnostiko etiologikoaren garrantzia” Blanca Gener Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Genetika Zerbitzuko pediatra arduradunak aztertu du.

José Luis Peña GATeko presidenteak eta Iñigo Bermejok jardunaldia ireki dute, eta, ondoren, adituen mahai baten txanda izan da; aditu horiek esku-hartzea eta dibertsitate funtzionalarekiko arreta aztertu dituzte, Susana Alonsorekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak