Berriak Segurtasuna

Segurtasuna RELaTED izeneko egitasmo europarraren batzorde nagusian parte hartzen ari da, Helsingen (Dinamarkan)

2019-11-14

Iurretako Ertzaintzaren baserako energia eraginkorraren sistema

Segurtasun Saila RELaTED izena duen egitasmo europarraren batzorde nagusian parte hartzen ari da. Batzar hori 2019ko azaroaren 12tik 14ra Helsingen (Danimarkan) egiten ari da, eta egitasmoan aurreikusitako batzarren artean bostgarrena da. Lehenengoa, 2017ko azaroaren 2an eta 3an Tecnalia Korporazio Teknologikoaren instalazioetan (Zamudio) eta Iurretako Ertzaintzaren basean egin zen, bigarrena, 2018ko maiatzaren 15, 16 eta 17an, Tartun (Estonian) egin zen, hirugarrena, 2018ko azaroaren 28, 29 eta 30rean, Belgraden (Serbian) egin zen eta, laugarrena, 2019ko maiatzaren 21,22 eta 23an Taastrup-Kopenhagen (Danimarkan) egin zen.

"Batzar honen helburua da, proiektuaren gaur egungo egoera aztertzeaz gain, bere lan-sortetan aurrera egitea. Proiektuaren xede nagusia da konfort sistema iraunkorra eta efizientea diseinatzea. Sistema hau instalatuko da Iurretako Ertzaintzaren basean eta hainbat tipologiatako gune batzuetan, Belgraden (Serbian), Tartun (Estonian) eta Vingen (Danimarkan), hain zuzen ere", esan du Guadalupe Camino, Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren zuzendariak . Arestian aipatutako konfort sistema iraunkorra Europako iparraldeko herrialdeetan garatzen ari den teknologia berri batean oinarrituta dago. Teknologia hori energia efizientearen sistemetan datza, hau da, eraikinetan konfort handiagoa lortzeko era iraunkorrean, tenperatura baxuko ur-jarioen hodien bitartez. Egitasmoak Europako Ekonomia Erkidegoaren laguntza eta finantzazioa dauzka teknologia hau beste herri europar batzuetara hedatzeko asmoz, bereziki kontinentearen hegoaldean kokatuta daudenetara.

Segurtasun Sailaren ordezkariak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren Azterketa eta Egitasmo Arloa eta Instalazio eta Segurtasun Arloa izango dira. Segurtasun Sailaz gain, beste enpresa eta entitate batzuek parte hartzen dute batzar nagusian, besteak beste, Tecnaliak (proiektuaren bultzatzailea), Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Industrias IMARek, Taller de Comunicación delakoak, eta Suediako, Norvegiako, Belgikako eta Poloniako hainbat enpresatako arduradunek eta fabrikatzaileek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)