Berriak
Eu

ETAren kontrako politika “Euskaditik kanpo arma politiko bezala ez erabiltzea” exijitu du Mendiak

2011.eko apirilak 19

Gobernuaren bozeramaileak alderdi politiko guztiei eskatu die ETAren kontrako politika “iskanbila politikotik kanpo” uztea

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du, salgaien trenbideko garraioa bultzatzeko plan estrategikoko salgaien oinarrizko sarean sartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko terminal logistiko intermodalak garatu ahal izateko Sustapen Ministerioarekin adostutako lankidetza-hitzarmena sinatzeko. Bestalde, Jaurlaritzak 8.235.000 euro bideratuko ditu euskadiko ikus- entzunezkoen ekoizpena finantzatzeko eta 12,5 milioi euro 2011an euskara sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Partido Popularrekin sinatutako oinarrien akordioaren “egoera ona” berretsi du. Akordioa “zehaztu zituen helburuak lortzen ari da”, besteak beste “terrorismoa garaitzea”.

Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren ostean gaur Lehendakaritzan (Gasteizen) egin den prentsaurrekoan egin dituen adierazpenak dira.Mendiak exijitu du “terrorismoaren kontrako politika eta PPrekin sinatutako akordioa ez daitezela arma politiko gisa erabili Euskaditik kanpo, Euskadin ez baitira arma politikoak”.

Horren harira, bozeramaileak adierazi du María Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak joan zen asteburuan egin zituen adierazpenak “hauteskundeei begira egin zituela, eta, jokoan dagoena ikusirik, erantzukizunez jokatu beharko lukeela eta ez liratekeela erabili beharko”. Gainera, Mendiaren hitzetan, “Euskaditik kanpo zarata gehiegi dago existitu beharko ez liratekeen eta lehia politikotik kanpo mantendu beharko liratekeen gaien inguruan”.

Miñano kasuari dagokionez, bozeramaileak esan du “harrigarria dela batetik Euzko Alderdi Jeltzeak eta haren buru batzuek karneta exijitzea eta bestetik Eusko Legebiltzarrean laudorioekin hartzea”. Gertakizun horiek “ulertzea oso zaila” dela azaldu du.


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.04.19)








Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-04-19n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)