
URAk Villabonako kale nagusiaren eta Oria ibaiaren artean dagoen kolektorean obrak hasi ditu, kolektore nagusiarekin lotzeko
Uraren Euskal Agentziak Villabonako kale nagusiaren eta Oria ibaiaren artean dagoen kolektorean obrak hasi ditu, udaletxearen eta Zubimusuko zubiaren artean, hondakin-urak Adunako araztegiraino bideratzen dituen kolektore nagusiarekin lotzeko.
Jardueraren helburua da kota igotzea Kale Nagusiko kolektore nagusira konektatu ahal izateko, eta 400 biztanle baliokideren hondakin-urak bideratzea, Oriara isuri aurretik behar bezala tratatzeko.
Obrak Jaizubia Obras y Servicios S.L. enpresari esleitu zaizkio, 188.598,76 euroko balioarekin (BEZa barne), eta 3 hilabeteko iraupena izango dute.
Aurreikusitako kalteak, batez ere, obraren inguruan oinezkoak igarotzearekin lotutakoak dira; izan ere, hesituta egongo da segurtasun-arrazoiengatik. Hauek dira kaltetutako guneak: Errebote Plaza (Udaletxe plaza), udaletxearen eta Erreka tabernaren arteko erriberako pasealekua, erriberako pasealekua Kale Nagusiarekin lotzen duen pasabidea eta, unean-unean, Kale Nagusia.