Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Hirugarren sektoreari emandako diru-laguntzak lagungarri izan dira 4.000 enpleguri eusteko

2011.eko apirilak 18

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hirugarren sektoreari -irabazi asmorik gabeko erakundeei- 2010. urtean emandako diru-laguntzak  9,66 milioi eurokoak izan dira

Gemma Zabaleta sailburua Eusko Legebiltzarreko Lan, Gizarte Politika eta Berdintasun Batzordean agertu da gaur, Gobernuak hirugarren sektorearentzako diru‑laguntzak kudeatzeko ezarri duen eredu berriaren lehenengo balantzea egiteko.Kudeaketa-aldaketa horri esker, "bikoiztasunak ezabatu ahal izan dira, eta baliabideak optimizatu, gizarte‑erakundeen beraien onurarako", baieztatu du Zabaletak. Aldaketaren ondorioz izapideak erraztu, paperen joan-etorria saihestu eta diru-laguntzak emateko epeak laburtu ahal izan dira.

Joan den urtean 1.098 laguntza-eskaera jaso ziren, 395 erakunderen eskutik; horiek aurkeztutako 444 proiektu hautatu ziren (% 40), eta 22.000 euroko diru‑laguntza eman zitzaien batez beste.

2011. urtean hobekuntzak egin dira diru-laguntzei buruzko aginduan, eta horri esker aginduak lehenago argitaratu dira, eta prozesua gehiago informatizatu da. Horrez gain, lan-mahai bat eratu da gizarte-ekintzako hirugarren sektorearekin, "etengabeko hobekuntza iraunkorrean jarraitzeko", adierazi du Zabaletak.

Lehenengo aldiz arlo horretan, diru-laguntzak jaso dituzten entitate gehienek Eusko Jaurlaritzako teknikarien bisitak jaso dituzte, proiektu bakoitzaren egoera eta betearazpena ebaluatzeko. 353 proiektu bisitatu dira guztira (diru-laguntza jaso dutenen % 75), eta bi alderdien gogobetetze-gradua handia izan da.

Ebaluazio horren emaitza gisa, praktika onen 34 esperientzia hautatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren sektoreak gauzatzen dituen esku-hartze sozialaren barruan; horietako gehienek zerikusia dute pertsonen, familien, taldeen eta komunitateen esparruan egindako esku-hartze sozialarekin. Proiektu horien artean, besteak beste, ondokoak nabarmentzen dira: Denbora Bankua; immigranteak gizarteratzeko komunikazio-trebetasunen tailerra; telebistaren erabilera gizarteratzea sustatzeko; prostituzioan diharduten emakumeekin lan egiteko metodologia bat; adimen emozionalari eta erlaxazioari buruzko tailer bat; eta praktika onen gida bat, gizarte- eta lan‑esparruko kultur arteko gizarte-bitartekotzako zerbitzu batena.

Iruzkin bat
  • @elkarteak_info
    2011.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas al tercer sector favorecen el mantenimiento de 4.000 empleos http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5827

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan