Eu

“Merkatutik sukaldera” proiektuak hornidura-azokak dinamizatzea eta sustatzea du helburu

2019.eko azaroak 16

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aurkeztu du “Del mercado a los fogones. Merkatutik sukaldera” proiektua, Basque Culinary Center-ekin lankidetzan, hornidura-azokak dinamizatu eta bultzatzea helburu duena. Bilboko Erriberako merkatuan izan da aurkezpena, bere 90. urteurrenarekin bat etorriz, eta sailburuarekin batera izan da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Yolanda Díez.

Sailburuak nabarmendu duenez, “Merkatutik sukaldera” bezalako ekimenen bitartez babestu egiten da “tokiko merkataritza baita aldarrikatu ere bere balioa eta garrantzia. Zehazki, programa honen helburua da azoketako kultura eta produktuak ezagutzera ematea, gastronomiari lotuta. Azoketako bizitasuna handitzea, haiei balioa ematea eta kultura eta produktu gastronomikoak sendotzea, azoka tradizionalen eta haien balio emozionalaren marka berreskuratzearren. “Eta orientazio berri bat ematearren, berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde apustu eginez azokek adierazten duten izaera tradizional hori kontsumo-ohitura berrien eskarira egokitzearren”.

Horregatik, azaldu du Sonia Pérez Ezquerrak, “gaurtik aurrera sukaldaritzako tailerrak eta showcookingak egingo ditugu hiru hiriburuetako azoketan eta beste herri batzuetako azoka enblematikotan, esaterako: Portugalete, Gernika, Tolosa eta Irungoan… tokiko eta izen handiko chefekin”.

Chef horietako batzuk dira: Aizpea Ohianeder, showcookingak gaur Bilbon irekiko dituena; Beñat Ormaetxea, Gernika-Lumon; Mikel Población, Portugaleten; Pedro Subinaja, Donostian; Roberto Ruiz, Tolosan; Iñigo Lavado, Irunen, eta Ander González, Gasteizen.

Gastronomiak Euskadin duen garrantziaren barruan, hornidura-azokek zeregin nabarmena betetzen dute. “Kontsumo arduratsu baten oinarria dira, kontsumitzaile gehienek tokiko eta Km0-ko produktu horrekin duten lehenengo kontaktua” gaineratu du sailburuak. “Azokek kontsumitzaileei hurbiltzen diete produktua eta herritarrekin konektatzen dituzte nekazariak. Sukaldaritza ezin da ulertu produkturik gabe, eta berau bultzatzeko modu hobeagorik ez da, sukaldea produktu horien sorburura eramatea baino”.

Gainera, sailburuak iragarri duenez, “horri gehitu behar diogu azokak ere Euskadi Gastronomika Produktuaren Klubera elkartu izana. Jatetxeek, tabernek, dendek eta beste establezimendu gastronomiko batzuek osatutako sare bat, irizpide jakin batzuk betetzen dituztenek eskakizunei eta konpromisoari dagokienez. Azokak ere izango dira hemendik aurrera sare horretako kide eta beren irudia indartzen jarraitzeko lagungarri izango zaiela espero dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak