
Dekretu-proiektua, Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erregistroa arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.
Onartu nahi den dekretuaren xedea da Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen erregistroa arautzea.
Hasierako testuari Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitako kontsulta publikoaren izapidea egin zaio, EAEko Administrazio Orokorraren "euskadi.eus" eta Irekia webguneen bidez, herritarrek arau-proposamenaren edukiari buruz duten iritzia jasotzeko.
Horretarako ezarritako epea igarota, ez zen iruzkinik jaso proposatutako ekimenari buruz.
Kontsulta publikoaren izapidearen emaitza ikusita, "Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erregistroari buruzko Dekretua" egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari aurkeztuko zaio testua, aldez aurretik onar dezan.