Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek familia eta lana bateratzeko laguntzak areagotzeko adostu duen akordioari (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek familia eta lana bateratzeko laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 214.000 euroan areagotzeko adostu duen akordioari; orain, guztira, 1.914.000 euro bideratuko dira.

Laguntzak, familia eta lana bateratzeko politikaren esparruan, kontrataziora bideratuta daude, semeak edo alabak zaintzeko edo mendekotasun-egoeran dauden edo muturreko osasun larriko egoeran dauden familiartekoak zaintzeko (baldin eta haiekin ahaidetasun-harremana badute) eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileak ordezkartzeko.

Bi dirulaguntza ildo daude: batetik, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten eta inoren kontura dauden langileak edo sozietate kooperatibetako langile bazkideak edo lan-bazkideak ordezkatzeko langabe gisa inskribatuta dauden pertsonak kontratatzea, eta, bestetik, aurretik denbora partzialean kontratatutako langilearen lanaldia handitzeko dirulaguntza, eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen pertsona baten postua betetzeko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauen baliokidea da: Gizarte Segurantzako kontingentzia arruntengatiko enpresa-kotizazioarena edo, sozietate kooperatibetako langile bazkideen edo lan-bazkideen kasuan, langile autonomoen araubide berezian kotizatzen badute, gutxieneko oinarriaren kotizazio-tasarena.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko