Eu

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euro onartu ditu Herri Urrats elkartearentzat, bere urteroko jaia finantzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12
  • Diru-laguntza honen bidez gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatuko dira

Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko diru-laguntza bat onartu du bere gaurko Gobernu Kontseiluan Herri Urrats elkartearentzat, urteroko Iparraldeko ikastolen jaia eta honen inguruan antolatzen diren jarduerak finantzatzen laguntzeko. Honen bidez, gazteen aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak bultzatuko ditu proiektu honek.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza honen bitartez, Lapurdiko Senpere herrian ospatzen den Herri Urrats jaialdia bera lagunduko da, bai eta honen inguruan antolatzen diren kultura eta aisialdi jarduera guztiak ere. Izan ere, Iparraldean euskararen inguruan antolatzen den ekitaldirik nabarmenena da Herri Urrats eta Eusko Jaurlaritzak aitortzen du gure hizkuntza aisialdian eta gazteen artean bultzatzeko egiten den esfortzu hori. 2015ean 100.000 eurokoa izan zen diru-laguntza, eta 2016tik 2018ra 130.000 eurokoa izan zen; aurten 20.000 eurotan areagotu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko