Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 80.000 euroko diru-laguntza onartu du Zineuskadirentzat, euskal ikus-entzunezkoaren nazioartekotzea laguntzeko eta emakumeek egindako zinema sustatzeko (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12
  • Laguntza horri esker, Basque Audiovisual markaren bidez, euskal ikus-entzunezkori babesa eman zaio nazioartean eta, era berean, Noka Mentoring proiektua bultzatu da

Zineuskadi Elkarteak 80.000 euroko diru-laguntza izan du aurten, batetik, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari nazioartean laguntzeko Basque Audiovisual markaren bidez, eta, bestetik, Noka Mentoring proiektua sustatzeko. Lehenengo ekimenaren bidez, Zineuskadik Berlinale, MAFIZ (Malaga), Marché du Film (Cannes), Mifa (Annecy) eta Zinemaldira eraman du euskal ikus-entzunezkoa. Noka Mentoring ekimena, berriz, mentoring eta akonpainamendu pertsonalizatuko programa bat da, non film luzeko hiru proiektu hautatzen diren. Proiektu horiek, urtebetez, dozena bat adituren laguntza eta aholkularitza jaso dute aurten.

Zineuskadiri zuzendutako diru-laguntza honen bitartez, erakundearen urteko programaren barruan sartuta ez dauden bi proiektu horiek finantzatu nahi izan dira. Izan ere, gainontzeko ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadiri emandako kontu-sailaren bidez finantzatzen dira (aurten, 1.000.000 euro).

Basque Audiovisual markak euskal ikus-entzunezkoen sektore osoa ordezkatzen du, eta lan bizi baten eta sektore horretako euskal enpresa gehienen erabakiaren emaitza da. Zineuskadiren eta Etxepare Euskal Institutuaren lanaren bitartez, nazioarteko merkatu eta jaialdi nagusietara eramaten da euskal ikus-entzunezkoa, marka hori baliatuta. Bertan, Zineuskadik laguntza eta aholkularitza eskaintzen dio sektoreari, gaur onartutako diru-laguntzari esker.

Noka Mentoring programak, berriz, elkarguneak sortu nahi ditu ikus-entzunezkoaren sektoreko emakume ekintzaileak harremanetan jartzeko ibilbide ezaguneko zinemagileekin. Zineuskadi izan da programa kudeatzeko arduraruna 2019an zehar, diru-laguntza honi esker. Maialen Belokik (Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea), Pau Guillenek (Zinegoak jaialdiko zuzendaria) eta Constanza Arenak (CinemaChileko zuzendari exekutiboa) osatutako epaimahaiak Estibaliz Urresola, Itziar Leemans eta Tamara Lucarini zinemagileak aukeratu ditu aurtengo lehen ediziorako. Hiru artista hauen lehen film luzeak 17 ekoizpenen artean hautatu ziren.

Bi proiektu horiek bat egiten dute Zineuskadiren ohiko zereginekin; besteak beste:

  • Zinema Euskaraz programaren kudeaketa
  • Europa Creativa Desk Media Euskadi bulegoaren kudeaketa
  • Glocal Cinema ekimenaren koordinazioa
  • Zinema-aretoetarako laguntzak kudeatzea
  • Publizitate eta sustapen zinematografikorako laguntzak kudeatzea

Euskal ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko asmoz sortutako elkartea da Zineuskadi. Bazkide hauek ditu: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, EiTB, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Euskadiko ekoizleen bi elkarteak: (Ibaia eta EPE-APV).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko