Berriak Hezkuntza
Eu

UPV/EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako kontratu-programen 2019ko finantziazioa 2,1 milioi euroan handitzea (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12
  • Finantzazio handitze hau dagoeneko Kontratu-Programak sinatzean 2019 urterako onartu ziren 49 milioi euroei gehitu behar zaie
  • Kopuru berria Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa eta Gazte ekintzailetza programak garatzera bideratuko da

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2019 urtean “Unibertsitatea-Gizartea-Enpresa” Kontratu-Programarako Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateei (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) emandako finantzazioa 2.150.000 euroan handitzea.

2,1 milioiko kopuru hau, Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa eta Gazte ekintzailetza programak garatzera bideratuko da. Programa hauek “Unibertsitatea-Gizartea-Enpresa” Kontratu-Programan dagoeneko jasorik dauden ekintzen osagarri gertatzen dira. Diru-kopuru hau, honela gelditzen da banaturik, unibertsitate bakoitzeko:

 

 

Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa

Gazte ekintzailetza

Guztira

UPV/EHU

1.020.000 €

270.000 €

1.290.000 €

Deustuko Univ.

424.000 €

114.000 €

538.000 €

Mondragon Unib.

256.000 €

66.000 €

322.000 €

 

Gaur onartu den 2.150.000 euroko handitzea, Kontratu-Programak sinatzean dagoeneko 2019 urterako onartu zen 49.134.873 euroko kopuruari gehitzen zaio.

“Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa” programaren helburua da unibertsitate-ikasketetako azken kurtsoan dauden ikasleek edo eta unibertsitate titulu ofizial baten jabe direnek trebetasun handiagoa lortzea; izan ere, profil konkretu bati buruzko gaitasunei lotutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak lortuko dira, lan-esperientzia bat egiaztatzeko aukera honen bidez.

Programa honetan parte hartuko duten ikasleek hiru hilabeteko egonaldia egingo dute enpresa batean. Aurrez, unibertsitateak hitzarmena sinatua izan beharko du enpresa horrekin. Unibertsitatea ikasle horien jarraipena egiteaz arduratuko da. Programa hau gehienez 850 ikasleri zuzenduko zaie.

Bestalde, “Gazte ekintzailetza” programari dagokionez, kultura ekintzailea unibertsitateko ikasleen artean aktibatzea du helburu. Horretarako, laguntza bat emango die eremu horretan sor daitezkeen enpresa-ekimenei eta enplegu berriak sor ditzaketen autonomo eta mikroenpresen ekimen horiei emango die laguntza. Programa hau gehienez 75 proiekturentzat izango da.

2019-2022 aldirako Kontratu-Programak

2019ko uztailean, eta 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planaren baitan, Hezkuntza Sailak Kontratu-Programak sinatu zituen Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateekin. Orotara 200 milioi euro baino gehiagoko finantzazioa (200.086.186 €) jasotzen da lau urterako (2019-2022).

Kontratu-Programak unibertsitateak finantzatzeko tresna bat dira. Unibertsitate bakoitzaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean adostutako irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzeko helburuak lortzeak baldintzatzen du finantzaketa hori. Unibertsitate-politikako tresnak dira, eta aparteko baliabide ekonomikoak helarazten dizkiete goi-mailako hezkuntza-zentroei. Hauek jasotzea, aldeen artean adostutako helburu estrategikoak betetzearen baldintzapean dago.

Unibertsitateekin sinatutako “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Kontratu-Programek, besteak beste, unibertsitateen eta enpresen eta beste erakunde batzuen arteko harremana sustatzeko jarduerak egitea aurreikusten du. Beraz, gorago azaldutako programa horiek dagoeneko Kontratu-Programetan aurreikusten zirenen osagarri dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko