Berriak

URAk eta Elorrioko Udalak auzokideei azalduko diete Toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua

2019-11-11

URAk, gaur, arratsaldeko 18:00etan, Arriola Antzokian, Elorrioko auzokideei azalduko die Toloto errekastoren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua, Elorrio Udalak antolatutako bilera batean.

Elorrio igarotzen duen Toloto errekaren hiri-tartea egokitzeko lan hauen bitartez, aire zabaleko ibilgu berri bat eraikiko da Tolotoko errekastoak Ibaizabalekin bat egin aurretiko 240 metroko ibai-tartean, eta bi zubi eraikiko dira zonaldeko ibilgailuen trafikoari eusteko. Helburua da uholde errepikakorrek okupatutako eremua murriztea, batez ere 10 urteko itzulera-epeari dagokionez, gehienetan Tolotoko korronteak duen ur-hustutze ahalmen mugak eragindakoak. Jardueraren aurrekontua 1.608.594,55 eurokoa da.

 

Argazkiak https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157711447476317

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)