Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Lanbidek, bihar, Zaramagako bulegoa irekiko du, eta, horrela, Vitoria-Gasteizen izango dituen azpiegitura berri guztiak izango ditu zabalik

2019-11-11
  • Euskal Enplegu Zerbitzuak lau bulego izango ditu Vitoria-Gasteizen jendeari arreta emateko, bai eta Txagorritxuko zerbitzu zentralak ere

VG 11 11 2019

Lanbideren modernizazio- eta hobekuntza-planak zerbitzu hurbilagoak, indibidualizatuak eta integralak jaso ditu, eta, plan horren esparruan, bihar, asteartean, Gamarrako Atea kaleko 1. zenbakiko bulegoak irekiko dira, Zaramaga auzoko Deba eraikinean (Vitoria-Gasteiz).  Lokal berri horiekin, Lanbidek Euskadiko hiriburuan dituen azpiegituren mapa osatuko da; mapa pasa den hilaren erdialdean hasi zen, Salburuan, eta, ondoren, Zabalganan. Hiru instalazio berri horiez gainera, Euskal Enplegu Zerbitzuak Zumakadi ibilbideko 17. zenbakian beste bulego bat ere badu; azken bulego horrek ez du aldaketa fisikorik izango, baina bai aldatuko dira artatuko dituen posta-kodeak.

 Horrela, Lanbidek lau bulego izango ditu Vitoria-Gasteizen jendeari arreta emateko, bai eta Txagorritxuko zerbitzu zentralak ere. Zaramagako bulego berriak honako posta-kode hauek dituzten erabiltzaile guztiei emango die arreta: 01009, 01012, 01013, 01195, 01213, 01214, 01220, 01230, 01420, 01423, 01426, 01427, 01428, 01430 eta 01439. Asteartetik aurrera, haiek guztiek Gamarrako Atea kaleko 1. zenbakiko bulego berrietara joan beharko dute kudeaketak egitera.

 Lanbideren egoitza berriak herritarrei zuzendutako zerbitzuak emango ditu (enplegu-eskatzaile gisa alta ematea, enplegu-eskaintzetan izena ematea, profesionaltasun-ziurtagiriak ematea, diru-sarrerak bermatzeko errenta –DSBE–…), bai eta enpresei zuzendutako zerbitzuei arreta emateko ere (informazioa eta aholkularitza, kontratazioa, bitartekaritza eta giza baliabideen kudeaketa, prestakuntza eta trebakuntza eta enplegurako, autoenplegurako eta ekintzailetzarako laguntzak). Gainerako sareko bulegoetan bezala, jendaurreko arreta astelehenetik ostiralera emango da, 08:30etik 14:00etara (urritik maiatzera) eta 08:30etik 13:30era (ekainetik irailera).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)