Berriak Lehendakaritza

Iñigo Urkullu: “Emaitzek berriro bermatzen dute zaindu behar dugun kultura politiko desberdina”

2019.eko azaroak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak positiboki baloratu ditu Euskadin azaroaren 10eko hauteskundeetan lortutako emaitzak. Hala, emaitzek zaindu behar den kultura politiko desberdina bermatzen dutela azpimarratu du. “Herri honen gobernagarritasunaren abal eta euskarri gisa interpretatzen dugu”, adierazi du. Lehendakariaren iritziz, Euskadik egonkortasunaren eta gobernagarritasunaren bideari eutsi behar dio; izan ere, bere ustez, gizartearen eskaerei eta beharrei erantzuten jarraitzea ahalbidetzen duen aktiboa da bide hori. "Hori izan behar da guztiaren gainetik zaindu behar dugun lehentasuna", zehaztu du.

Estatuan aro berri baten testuinguruan, lehendakariak adierazi du egoera zatikatuagoa eta polarizatuagoa dela, eta, beraz, beharrezkoa ikusten du kultura politiko berri bat buru duen aro berri bati ekitea. "Ezinezkoa da ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna besterik sortzen ez duen ekintza politiko eta instituzionalaren ildoan sartzea. Espero dut lau urtean egin diren azken lau hauteskundeek balio izan dutela erakusteko elkarrizketa eta ekintza politikoaren ordez hautestontzietara etengabe deitzeko baliabidea ez dela irtenbidea ", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak