Segurtasun sailburuak jakitera eman du, behin-behineko udaltzain nahiz udaltzain-laguntzaile izateko lan-poltsa bana sortzeko asmoa, Arkauteko Akademiaren partetik
Guztira 337 pertsonak hasi dute udaltzain-prestakuntza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian
Arkaute, 2019ko azaroak 12
Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak Udaltzaingorako 337 izangaien (66 emakume eta 271 gizonezko) prestakuntza-ikastaroari hasiera emateko Arkauteko Akademiako ekitaldian parte hartu du gaur, Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak eta Segurtasun Saileko beste kardugun batzuek lagunduta. Horietako gehienak, 306, alegia (64 emakume eta 242 gizonezko), Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan Euskadiko 34 udalerritako plazak betetzeko egindako hirugarren Lan Eskaintza Bateratuko deialdikoak dira. Gainerakoak, 31, alegia (2 emakume eta 29 gizonezko), beste bost udalek egindako hautaketa-prozesuetakoak dira.
Guztira 66 emakumek eta 271 gizonezkok hasi dute gaur Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente izateko zazpi hilabeteko prestakuntza-ikastaroa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Horietako gehienak, 306, alegia, Euskadiko 34 udalerrik, Eudel – Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, eskainitako plazak betetzeko deitutako hirugarren LEP bateratuko hautaketa-prozesukoak dira. Hauek dira 34 udalerri horietako plazak:
Araban: 2 Amurrion, 8 Laudion, 39 Gasteizen
Bizkaian: 2 Abanto-Zierbenan, 2 Zornotzan, 3 Arrigorriagan, 20 Barakaldon, 6 Basaurin, 11 Bermeon, 1 Derion, 21 Getxon, 1 Gorlizen, 9 Etxebarrin, 3 Lekeition, 7 Mungian, 2 Ortuellan, 7 Portugaleten, 14 Santurtzin, 17 Sestaon eta 2 Zallan.
Gipuzkoan: 1 Aretxabaletan, 3 Azkoitian, 2 Beasainen, 62 Donostian, 8 Eibarren, 4 Elgoibarren, 7 Errenterian, 13 Irunen, 4 Lasarten, 3 Ordizian, 9 Pasaian, 2 Urretxun, 3 Zumaian eta 8 Zumarragan.
Prestakuntza-ikastaroan udalek egindako hautaketa-prozesuetako beste 31 pertsonak ere parte hartuko dute: Irungo 12k, Errenteriako 6k, Sopelako 6k, Gueñeseko 4k eta Durangoko 3k.
Udaltzainak hautatzeko prozesuari ekainean Bilbao Exhibition Centerren egin ziren azterketekin ekin zitzaion, eta bertan 2.585 pertsonak parte hartu zuten.
Orain, proba teorikoak eta fisikoak, elkarrizketak eta zerbitzuen eta merituen balorazioak egin ondoren, hautatuak izan direnek zazpi hilabeteko prestakuntza-ikastaroa egingo dute Arkauteko Akademian, eta, ondoren, hamabi hilabeteko praktikaldia euren destinoetan.
Udaltzain berriak ertzainetarako 28. Promozioko 660 izangaiekin elkartuko dira. Horiek irailetik ari dira bederatzi hilabeteko prestakuntza-ikastaroa egiten, eta maiatzean jasoko dituzte kredentzialak.
Gaurko harrera ekitaldiaren baitan eman du ezagutzera Segurtasun Sailburu Estafenía Beltran de Herediak, Poliziaren eta Larrialdien Arkauteko Euskal Akademiaren asmoa, behin-behineko udalzainetarako eta udaltzain laguntzailetarako lan-poltsa bana sortzekoa. Lan-poltsa hauek osatzeko baldintzak eta epeak berehala argitaratu eta jakinaraziko ditu Arkauteko Akademiak.