Berriak
Eu

Euskadik Kolonbiarekiko harremanak sendotu nahi ditu

2011.eko apirilak 17

Euskadik Latinoamerikan duen presentzia finkatzea eta Euskadiren eta Kolonbiaren arteko hartu-emanak sendotzea dira Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Gillermo Echenique Gonzálezek eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendari Marta Ares Godoyk Bogotara egingo duten bisita instituzionalaren helburuak.

 

Bogota, 2011ko apirilan.- Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Guillermo Echenique Gonzálezek, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak, Marta Ares Gogoyk, Bogota bisitatuko dute apirilaren 16, 17, 18 eta 19an Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremanak sendotu eta estutzeko.

Guillermo Echeniquek eta Marta Aresek Bogotako euskal etxea bisitatuko dute; han Kolonbiako euskal gizataldearekin eta Bogotako eta Medellingo euskal etxeen presidenteekin bilduko dira.

Kolonbiako bisitaldian, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Kolonbiako Atzerri Arazoetarako ministro ordearekin elkarrizketatuko da eta bilerak izango dituzte herrialde hartan kokatutako euskal enpresen ordezkariekin eta kultura eta zientzia alorreko ordezkari kolonbiar eta euskaldunekin.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak, halaber, koordinazio bilerak izango ditu Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiar Agentziaren (AECID) Lankidetzarako Bulego Teknikoarekin eta lankidetzarako beste zenbait eragilerekin, Kolonbiar Indigenen Erakunde Nazionalarekin (ONIC), esaterako.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Mexikora egindako bisita instituzionalaren ondoren dator Eusko Jaurlaritzak Kolonbia bisitatzea, betiere, Euskadiren presentzia Latinoamerikan sendotze aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique, Marta Ares