Eu

400 gaztek jaso dituzte nazioartekotzeko Global Training bekak

2019.eko azaroak 11

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak “proaktiboak eta ausartak” izatera animatu ditu bekadun berriak atzerrian izango duten lehen lan-esperientzian

Aurtengo edizioan, gazteek 290 enpresa eta administraziotan lan egingo dute

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak eskatu die atzerriko euskal bekadun berriei “proaktiboak” eta ausartak izan daitezela beraien lehen lan-esperientzian. Tapia buru, Eusko Jaurlaritzak urterik urte bultzatzen dituen nazioartekotzeko Global Training beken 400 gazte irabazleak aitortzeko ekitaldia egin da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen Miramongo eraikin nagusian. Nazioarteko mugikortasun programari atxikitako beka hauek atzerrian lanbide-prestakuntza hartzeko aukera eskaintzen diete gazteei, ordaindutako praktikak eginez dagokien espezialitate akademikora egokitutako enpresa eta erakundeetan.

Ia 400 euskal gazte profitatu dira programa honetaz. Aurtengo edizioan, gazteek atzerriko 290 enpresa eta administraziotan lan egingo dute.

Nazioarteko mugikortasun programari atxikitako Global Training beken programak atzerrian lanbide-prestakuntza hartzeko aukera eskaintzen die gazteei, dagokien espezialitate akademikora egokitutako enpresa eta erakundeetan ordaindutako praktikak eginez.

Arantxa Tapiak adierazi duenez, “hauxe izango da zuen lehen lan-esperientzia”, eta horren harira, animoak eman dizkie bekadun guztiei “proaktiboak” izan daitezen eta “begirunez” joka dezaken kultura berriari dagokionez. Sailburuak “beldurrik gabe” joateko gomendioa eman die, “eta ondo egiten baduzue, ziur egon zuen atzetik ibiliko direla eta etorkizunean lana segurtatua izango duzuela. Era berean, gazteei eskatu die programaren eta Euskadiren marketina egin dezatela, “izan ere, Global Training bekadunak zarete gaur eta bizitza osorako”.

Jardunaldia irekitzeaz arduratu da Ainhoa Ondarzabal, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria, eta jendaurreko agerraldian zorionak eman dizkie beka jaso duten 400 gazteei, “bestelako ingurune batean eta atzerriko hizkuntza batean bizitzeko eta lan egiteko aukeragatik”. Haren esanetan, ingurune berrietara egokitzeko trebetasuna, gatazkak konpontzeko gaitasuna eta pentsamendu kritikoa “oso ondo baloratzen dituzte enpresek eta administrazioek”, eta beka hauek “gaitasun horiek guztiak indartzea dute xede”.

Ekitaldian, Ander Arzak EITBko kazetariak moderatutako solasaldia antolatu da aurtengo eta iazko edizioetan beka jaso duten bi pertsonaren artean, eta elkarrizketan parte hartu duen Jokin Velez Ternua enpresako zuzendaritzako kidearen esanetan, “bestela lortzerik ez dagoen nazioarteko aitorpena lortzeko aukera duzue”. Nabarmendu duzuenez, bakadunengan “balio erantsia aurkitu nahi da, ez fotokopiak ateratzen dakien pertsona bat”. Azkenik, gazteak “oso prestatuta eta gero eta prestatuago daudela” eta enpresek “taldeka lan egiteko gaitasuna duten pertsona proaktiboak behar dituztela” adierazi du.

Iaz Training bekez profitatu zen gazteetako batek aitortu duenez, taldeka lan egiten ikasi du, “konfort-eremutik irtetearekin” lotuta dauden “beste hainbat gauzarekin” batera.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren, SPRI Taldearen eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren ordezkariekin batera, ekitaldian izan dira halaber erakunde laguntzaileetako kideak: Merkataritza Ganberak, Confebask, Adegi, Txorierri Politeknika Ikastegia, Hetel, Ikaslan, AFM Klusterra, Donostia Sustapena, Garapen, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV-EHU eta Novia Salcedo Fundazioa.

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @profesortbaker
    2019.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌎✈ 400 jóvenes reciben el reconocimiento de las becas #GlobalTraining de #internacionalización ➡︎ https://t.co/Bhz7Fl9U6P https…

  • @agirregabiria
    2019.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @bilbao_miren
    2019.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @LittleSecrets92
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @Confeformacion
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @GlaciarBlue
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @Isabel21294528
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @larrageza
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @Olatzyarza
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GET READY
    BE MORE,
    BE GLOBAL!

    🌎✈ #GlobalTraining bekak ➡️ https://t.co/6YPI6cgc2D https://t.co/6DEKLo9y9X

  • @estiherlavina
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: @arantxa_tapia @grupospri @JavierZarraona1 @Gob_eus 🌎✈ #GlobalTraining informazio gehiago➡️ https://t.co/bM2jq8eJfY https://t.…

  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌎✈ 400 jóvenes reciben el reconocimiento de las becas #GlobalTraining de #internacionalización ➡︎ https://t.co/Bhz7Fl9U6P https…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak