Eu

EITBk eta Eusko Jaurlaritzak haurtzarorako eta nerabezarorako eskubideak eta laguntza “Zeuk Esan” zerbitzuaren bidez sustatuko dituzte

2019.eko azaroak 08
  • Maite Iturbek eta Beatriz Artolazabalek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
  • Goazen telesailak haurtzarorako eta nerabezarorako “Zeuk esan” laguntza-zerbitzua eta 116 111 telefonoa zabalduko ditu

Bilbo, 2019-11-08

Maria Redondo eta Nikola ZalduegiGoazen” telesaileko gazte aktoreak haurtzarorako eta nerabezarorako “Zeuk esan” laguntza-zerbitzua (116 111 telefonoa) sustatuko duten spoten protagonista izango dira, gaur Beatriz Artolazabalek eta Maite Iturbek aurkeztu duten hitzarmen batean oinarrituta.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta EITBko zuzendari nagusiak lankidetza-akordioa sinatu dute, Zeuk Esan zerbitzua sustatzeko,  Haurtzaroaren Eskubideen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barruan, Unicefen eskutik; azaroaren 20an izango da eta ekitaldia antolatuko da Lehendakaritzan, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen Lehendakaritzaren egoitzan.  Isidro Elezgarai Unicef Euskadiko presidenteak parte hartuko du bertan.

 

Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “umeei eta nerabeei entzun nahi diegu, eta beren zalantzak eta arazoak hurbiletik ezagutu; horretarako, beren eskubideen partaide egin nahi ditugu. Haurtzaroari entzun dakion nazioarteko gomendioei jarraikiz, duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak haurtzarorako eta nerabezarorako “Zeuk esan” laguntza-zerbitzua (116 111 telefonoa) jarri zuen martxan, eta, orain, ETBk zabalduko du zerbitzua”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “Zeuk Esan haurtzaroari eta nerabezaroari laguntza emateko telefono bidezko zerbitzua da; haren bidez, gure adin txikikoengan eragina duten arazoak antzematen daitezke. Azken sasoietan, sare sozialen bidezko eraso-egoerak, sareko joko toxikoak edo Internet bidezko jokorako adikzio-arriskuak “Zeuk Esan" zerbitzuaren bidez antzeman diren arazoetako batzuk dira; izan ere, beraiek, beren familiek edo lagun-inguruneek jakinarazi eta kontsultatu egiten dituzte eta aholku espezializatua jasotzen dute zuhurki”.

 

“EITBrekiko elkarlanari eta, bereziki, “Goazen” telesailarekiko elkarlanari esker lortuko dugu haurtzarorako eta nerabezarorako 116 111 zenbaki hori gehiago eta hobeto ezagutzera ematea", esan du Artolazabalek. Bestalde, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak hitzarmenaren balioa nabarmendu du; “izan ere, zerbitzu publiko gisa eta gure gizarte-erantzukizun korporatiboaren esparruan, EiTBren beharra da gazteenen eskubideak zabaltzeko eta errespetatzeko lan egitea”, esan du.

 

Iturbek honako hau esan du: “EiTBk Zeuk Esan proiektua bultzatzen du, eta modu onena, kasu honetan, 'Go!azen' telesaileko aktoreen hurbiltasuna baliatzea da; izan ere, telefonoaren xede diren gazte eta nerabeen zalantza eta arazo berak partekatzen dituzte”. Zabalkundeak dei- eta harreman-kopuru gehiago ekarriko ditu sareen bidez. “Hala dela egiaztatu dugu. 116 111 telefonoa zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta dei gehiago jasotzen dira. Ziur gaude gure zerbitzua gehiago hedatzeak aukera ekarriko duela komunikazio-tresna seguru horren bidez ume eta nerabeak ahalduntzeko”, esan du Artolazabalek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Iturbe