Eu

Beatriz Artolazabal: “enplegu arrunta inklusiorako tresnarik onena da”

2019.eko azaroak 07
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Elkartuzek lankidetza-hitzarmena prestatu dute bizitza autonomoaren ereduak sustatzeko

DSS, 2019 11 07

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau esan du: “enplegu arrunta inklusiorako tresnarik onena da”, eta Elkartuzekin batera egiten duen lana nabarmendu du, “bizitza autonomoaren ereduak sustatuko dituen lankidetza-hitzarmena” formalizatzeko. Artolazabalek Elkartuzen Kongresuan (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazioa eta Koordinakundea) parte hartu du; kongresuaren gaia “Desgaitasuna, Eskubideak eta Inklusioa” da, eta gaur eta bihar izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

“Gure saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren eta Elkartuzen artean, egunotan, bizitza autonomoaren eredu horiek sustatzeko lankidetza-hitzarmena formalizatzen ari gara”, esan du Artolazabalek. Sailburuak gogorarazi du Elkartuz 1979an sortu zela, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboak oraindik estigmatizatuta edo ikusezin egon zitezkeenean, batez ere aniztasun funtzionala zuten emakumeen kasuan. Lau hamarkadotan, gure erakundeen eta gizartearen artean gauzak aldatu ditugu”, esan du sailburuak.

Artolazabalen hitzen arabera, “euskal autogobernuaren tresnek aukera eman digute politika inklusiboak abian jartzeko, eta euskal legeriak eskubide subjektiboak sustatu ditu. Gaur botila erdi beteta dago, baina oraindik badaude gainditzeko zenbait oztopo. Emankorra da erakunde publikoetatik eta hirugarren sektoretik elkarren arteko eta, batik bat, pertsona ahulenen edo mendekoenen onurarako elkarlanean jardutea. Gure bizitzan, pertsona guztiok jasaten dugu desgaitasun-motaren bat, eta oztopoak eraistea baliagarria da herritar guztientzat”.

Beatriz Artolazabalek jardunaldiaren lau lan-ildoak laburtu ditu: bizi-eredu independentea, enplegu arrunta, irisgarritasun unibertsala eta hezkuntza inklusiboa; “euskal erakundeok lau arlo horietan ari gara lanean, izan ere, enplegua gizarte-politikarik onena da. Enplegu arrunterako sarbidea normalizatu behar dugu, baina enplegu babestuak Euskadin desgaitasuna duten milaka pertsonentzat ekarri dituen aurrerapen handiak ere aintzat hartuta”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Maite Peña, Mikel Malkorra, Marisol Garmendia, Marcelino Lizundia