Eu

Lan eta Justiziako Aurrekontu-proiektua aurkeztu du San Josék Euskadi 2020 Programako erronkak sendotzeko helburuz

2019.eko azaroak 13
  • Lan eta Justiziako aurrekontua 225,7 milioi eurokoa da, % 3,8ko gehikuntzarekin.
  • Lana eta Gizarte Segurantzak 34,1 milioi euro izango ditu eta kalitateko enpleguaren alde egin duen apustu irmorako Lan Ikuskaritzaz baliatuko da, kontratazioan iruzurrari aurka egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko soldata-erraila desegiteko funtsezko tresnatzat hartuta.
  • Arrekontuetan Justiziak egiten duen ahalegina, 188,6 milioi eurokoa, biktimei laguntzeko zerbitzuak, doako justizia, zigorren kudeaketa eta gazteen justizia indartzeko bideratuko da.
  • Justiziaren eremuan, Emakumeen aurkako Indarkerian Jarduteko Plan baten berri eman du San José sailburuak, eremu judizialean politika publikoak genero-ikuspegiarekin ezartzeko lanean aurrerapausoak emateko eta sistema judizial moderno, bizkor eta eraginkor bat jorratzen jarraitzeko.
  • Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak handitu egin du bere aurrekontua, 2 milioi euro baino gehiago, eta zabaldu egingo du bere plantilla, 25 langiletik 40 langilera.

 

Lana eta Justiziako Aurrekontu Proiektua aurkeztean ‒% 3,8ko gehikuntzarekin 225,7 milioi eurokoa‒ María Jesús San José sailburuak nabarmendu duenez bere helburua da Euskadi 2020 Programako erronkak sendotzea. “Proiektu berri honekin –esan du San Josék– PSE-EEk eta PNVk Euskadiren gobernagarritasunaren alde apustu egitea erabaki genuenean ezarri genituen helburuak sendotzea espero dugu”.

Lan eta Justiziako sailburuak gaineratu duenez, “Saila osatzen duten arloek pertsonengan inbertitzen oinarritzen dute beren jarduna, bere baitan profesionalik onenak izateko helburuz, behar bezala motibatuak eta prestatuak, ematen ditugun zerbitzuetatik ahalik eta etekin handiena lor dezaten herritarrek. Hau da, pertsonak dira gure jardunaren ardatza, zerbitzuak ematen dituztenak eta jasotzen dituztenak”

Lan eta Justiziako Aurrekontu Proiektua 2020rako 225,7 milioi eurokoa da, % 3,8ko gehikuntzarekin 2019koaren aldean.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak 34,1 milioi euro izango ditu, eta kalitateko enpleguaren alde egin duen apustu irmorako Lan Ikuskaritzaz baliatuko da funtsezko tresnatzat kontratazioan iruzurrari aurka egiteko, lan-baldintzen eta laneko segurtasunaren eta osasunaren kontrola areagotzeko, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, eta bereziki soldata-arraila desegiteko. “Lan Ikuskaritza indartzea da –esan du San Josék– eraginkortasun handiago baten bermea. Aurrekontu honetan Segurtasuneko eta Osasuneko 6 ikuskatzaile-orde barnean hartzea aurreikusi dugu eta ikuskatzaileen beste 10 plaza sortzea eskatu dugu, batez ere genero-berdintasunean espezializatutako unitateetarako.

Gainera, 2020rako Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzaren aurrekontuan aurreikusita dagoenez, 350 mila euro bideratuko dira soldata-arrailaren aurka ekiteko planerako, hitzarmen kolektiboetan genero-ikuspegiaren analisirako Proiektu Pilotu bat garatzeko, eta Oñatiko Deklarazioa: lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoan jasotako printzipioak bultzatzeko. Izan ere, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako partidarik adierazgarriena da –OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari zuzendutako transferentziena‒ zeinak aurreikusita duen baita ere beste 250 mila euro Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa garatzeko, eta 270 mila euroko partidara gehituko dira Komunikazio eta Prebentzio ekintzetarako, segurtasunaren eta osasunaren eremuan gizartea kontzientziatzera bideratuko diren horietarako Laneko Segurtasunaren Euskal Estrategia 2021-2025 definituko den legealdian zehar, non OSALANek 14,6 milioi euro kudeatuko dituen langileak mantentzeko laneko arriskuen prebentzio-maila handienarekin.

Bere aldetik, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak (5,7 milioi euro) aurreikusita du 2020an Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren garapen arauemailea planifikatzea, Enpresa Partaideak bultzatzen jarraitzea eta Gizarte Ekonomian Ekintzailetza Plan Estrategikoa 2021-2024 diseinatzea.

Promoziorako bideratutako baliabideen kudeaketari dagokionez, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak funtsezko laguntza-ardatzak mantenduko ditu, besteren artean, kooperatibak eta lan-sozietateak sortzea eta irmotzeko (2 milioi euro), prestakuntzarako (923 mila euro) eta lankidetza eta gizarte-ekonomiako enpresetara egokitutako kudeaketa-teknika berriak sustatzeko. Gainera, sentsibilizazio-kanpainak daude aurreikusita Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren arloan (184 mila euro), bereziki ETEetan, baita euskal enpresetan jasangarritasun-txostenak ezartzeko laguntza ere.

 

Bestalde, Justizia Sailburuordetzako aurrekontua 188,6 milioi eurokoa da; Lan eta Justizia Sailaren aurrekontu globalaren % 83,6, alegia. María Jesús San José sailburuak adierazi duen bezala, jarduteko erreferente nagusien artean dago Justizia Administrazioa giza baliabideez eta baliabide materialez hornitzea, gizartearen premia berrietara egokitu ahal izan daitezen. “Herritar orok sarbidea izan behar duen zerbitzutzat ulertzen dugu Justizia, dituen baliabide ekonomikoak edozein izanda ere. Gizarte guztiarekin lan egiten dugu gaitz sozial amorragarrienetako bati azkena emateko eta gure erantzukizuna da genero-indarkeriaren biktimak prozesu judizialetan behar bezala lagunduta eta babestuta egotea”.

Zentzu horretan, Justiziako Zuzendaritzak aurrekontuetan egiten duen ahalegina (40,3 milioi euro) babes judizial efektiborako funtsezko eskubidea bermatzera bideratuta dago, Doako Laguntza Juridikoari (15 milioi euro) eutsiz, 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Dekretu berriarekin bat etorriz, eta eraginkortasun handiena ematen dio Ofizioko Txanden eta Doako Laguntza Juridikoaren kudeaketari.

“2019an –nabarmendu du San Josék– Euskal Abokatuen Elkargoarekin batera diru-zuzkidura handiago bat lortzeko lanean aritu gara babes judizial efektibora bideratua, familia barruko indarkeria, genero-indarkeria jasaten duten emakumeengan arreta berezia jarrita, baita askatasun sexualaren aurkakoa ere, eta emaitzak eskatu egingo du letratu gehiago edukitzea funtzio horiek bete ditzaten. Gainera, Justizia Sailburuordetzak Emakumeen aurkako Indarkerian Jarduteko Plan bat taxutu du, eremu judizialean politika publikoak genero-ikuspegiarekin ezartzeko lanean aurrerapausoak emateko eta sistema judizial moderno, bizkor eta eraginkor bat jorratzen jarraitzeko”.

Emakumeen aurkako Indarkerian Jarduteko Planak barnean hartzen du Zurekin proiektu pilotua (185 mila euro) genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza integrala emateko, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren ( 835 mila euro) barruan, zeinak delituen biktimei lagundu, baliabide espezializatuetara bideratu eta haien segimendua egiten duen, biktimizazio primarioa arinduz eta sekundarioa saihestuz.

Bestalde, San José sailburuak nabarmendu egin du Zigorrak Kudeatzeko Euskal Erakundearen kontratu berria, zeinak plantilla gehituko duen 25 pertsonatik 40 pertsonara eta 2 milioi euroko aurrekontua izango du, besteren artean, lan-zigorrak burutzeko behar diren ekintzak garatzeko komunitatearen onurarako, baita askatasunaz gabetzeko zigorrak eten eta ordezteko eta GAKOA programa familia barruko indarkeriagatik, genero-indarkeriagatik eta/edo sexu-indarkeriagatik kondenatuak izan direnak tratatzeko ere.

Gazte Justizia (9,7 milioi euro): adingabe arau-hausleak onera ekartzearen eta gizarteratzearen eremuan Euskadi aitzindaritzan mantentzeko borondatea praktikan jartzen da Gazte Justiziako sarea osatzen duten ikastetxeak sostengatuz eta hobetuz, eta San José sailburuak adierazi duenez, “Justiziako Zuzendaritzako aurrekontuaren % 7ko gehikuntzak aukera emango du seme-alaba/guraso indarkerian bereziki eragina izateko eta orain dauden 10 plazatik guztira 20 plaza izateko. Legealdi honetan % 33etik gora gehitu dugu adingabeen zentroetako inbertsioa”. Eta ildo horretan, 2020an, Gazte Justiziaren V. Plana aurkeztuko da.

Deribazio Judizialaren bidezko Familia Elkarguneen kasuan, kontuan hartuta 2,1 milioi euroko aurrekontua izango dutela 2020an, legealdian izan den gehikuntza % 40koa izan da eta aukera eman du FEak 6tik 9ra gehitzeko, eta gune berriak daude aurreikusita Irunen eta Amurrion.

2020ko legealdian Justizia Administrazioko Zuzendaritzak langile funtzionarioen lanpostuak balioesteko prozesuari ekingo dio; 175 mila eurokoa da zenbatekoa eta prestakuntza-planak martxan jarriko dira behar den gaikuntza lortzeko genero-indarkeriaren eta berdintasunaren arloan, baita datuen babesaren arloan ere, eta Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizaziorako Plan Orokorraren (2011-2020) ebaluazioa egingo da. “Euskara sustatzearen aldeko apustuaren ondorioz –esan du San Josék– AUZIA EUSKARAZ programaren zuzkidura % 30 gehitu dugu 225 mila euro lortu arte, eta beste 396 mila euro bideratu ditugu hizkuntza-normalizazioko prozesuaren euskarri informatikorako”.

Justizia Administrazioko judikatura-kidegoetarako, fiskalentzako edo letratuentzako oposizioak prestatzeko laguntzei dagokienez, 5ean gehitu da beken kopurua aurreikusitako 40en helburua lortu arte, 264 mila euroko zuzkidurarekin.

 

Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritzan (28,6 milioi euro), nabarmentzekoak dira eraikin judizialak Emakumeenganako Indarkeriaren Epaitegien premietara egokitzeko obrak, Gasteizen amaitutakoan gainerako epaitegietan jarraituko direnak 2020an 300 mila euroko aurrekontu-zuzkidura duten proiektuekin.

300 mila euroko aurrekontua du honako partida honek ere: Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuko eta Biktimari Laguntzeko Zerbitzuko instalazioak egokitzea.

Eraikin judizialetako eraginkortasun energetikoari dagokionez 211 mila euro aurreikusi dira proiektu pilotuak burutzeko, besteren artean, Durangoko Justizia Jauregian jardutea, eta Euskadiko sektore publikoko jasangarritasun energetikoari buruz egin diren ziurtagirietan oinarrituta.

Gainera, 2020an, Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritzak hobetzen jarraituko du Justizia Administrazioko azpiegitura, aplikazio eta zerbitzu informatikoak, bereziki tramitazio digitalari, espediente judizial elektronikoari eta beste agente batzuekin elkar jarduteari dagokienez, BATERA proiektua, Azpiegitura teknologikoak berritzekoa, amaituta, eta bukatutzat emanda IkusBi Grabazio Sistema Digitalen berrikuntza-prozesua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak