Eu

2020ko Aurrekontu Lege Proiektuaren Aurkezpena: Ogasuna eta Ekonomia

2019.eko azaroak 11

AZPIAZUK ALDERDIEN ERANTZUKIZUNA ESKATU DU, “EUSKADIK EGONKORTASUN POLITIKO ETA EKONOMIKOAREN EREDU IZATEN JARRAI DEZAN”

"Politikak, gaur egun inoiz baino gehiago, aurrera egiteko balio behar du, baina errealitate printzipioa onartuko duen aurrerapausoa izan behar da. Errealitateaz, gizarte eta ekonomia arloko konplexutasunaz eta erakundeen eta arauen funtzionamendu esparruaz arduratu behar dugu. Ziur nago euskal gizarteak hala eskatzen digula. Euskadik egonkortasun politiko eta ekonomikoaren eredu izaten jarraitu behar du". Horiek dira Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean egindako agerraldia amaitzeko erabili dituen hitzak. Hala, Euskadiko herritarrentzat positiboak izango diren aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko oposizioko taldeek duten erantzukizuna azpimarratu du.

Sailburuak bideragarritasun politikoaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du, "Aldaketak dituen aurrekontu bat bideragarria izan daitekeela, baina guztiz desberdina izango den aurrekontua ez" argituz.

Azpiazuk argi utzi du, gainera, akordioa bilatuko dela benetan negoziatzeko borondatea duenarekin eta hobekuntza sozialak eta zentzuzko sektore politikak adostu nahi dituenarekin; izan ere, datozen urteek nolabaiteko ziurgabetasun ekonomikoa erakusten duten une hauetan, Euskadiren ongizatea hipotekatuko duten diziplinarik gabeko finantza ekimenei ez ekitea komeni da. Aniztasun politikoaz jabetuta, Azpiazuk antagonismoetatik ihes egitea defendatu du.

Agerraldian, AIREFek abalatutako testuinguru makroekonomikoa, diru-sarreren aurreikuspenak, Sailen araberako gastuak, eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren aurrekontua (54,9 milioi euro) eman dira jakitera. 2019ko datuekin alderatuta, 2,3 milioi euroko hazkundea izan du. Langileen gastuei buruzko 1. kapitulua milioi bat hazi da, aurreikusitako %2ko ordainsarien igoerarengatik eta beste lerradura batzuengatik, Gizarte Segurantzaren kotizazioen oinarrien igoerarengatik eta langileen antzinatasunarengatik, besteak beste.

EUSTATen aurrekontua 14,7 milioi euroraino hazi da, Euskal Estatistika Planaren barruan 2020rako urteko programan jasotako eragiketa estatistikoak finantzatzeko. Bestalde, Lehiaren Euskal Agintaritzak 1,6 milioiko aurrekontua izango du lehiaren aurkako jokabideak ikertzeko eta zigortzeko, erakunde publikoei dagokienez lehia sustatzeko eta euskal gizartean lehiaren kultura bultzatzeko.

Azkenik, Finantzen Euskal Institutuak 19 milioi euro inguruko ustiapen aurrekontua izango du, eta 314,34 milioi euroko kapital aurrekontua, euskal produkzio egiturari eta, batez ere, teknologia zentroei, enpresa txiki eta ertain berritzaileei eta kapitalizazio ertaineko enpresei finantza-laguntza emateko programak kudeatzeko. Horren barruan, berrikuntza gisa, enpresetako partaidetzei dagokien "Finkatuz" aipatu behar da, 160 milioi eurorekin (kopuru horri CAF erostera bideratutako 15 milioi euroak gehitu beharko litzaizkioke).

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ErrekaldeEAJPNV
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ℹ️ Presentación Proyecto Ley #Presupuestos2020: Hacienda y Economía ➡︎ https://t.co/ScD7KeiaBQ

    🗣 @PedroAzpiazu apela a la re…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ℹ️ #Aurrekontuak2020, Lege Proiektuaren Aurkezpena: Ogasuna eta Ekonomia ➡︎ https://t.co/DA7RsTkNiF

    🗣 @PedroAzpiazu'k alderd…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2019.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ #Aurrekontuak2020, Lege Proiektuaren Aurkezpena: Ogasuna eta Ekonomia ➡︎ https://t.co/R68h6ZiIXh
    🗣 @PedroAzpiazu'k alderdien…

  • @Gob_eus
    2019.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ #Aurrekontuak2020, Lege Proiektuaren Aurkezpena: Ogasuna eta Ekonomia ➡︎ https://t.co/DA7RsTkNiF

    🗣… https://t.co/hzHLkFs620

  • @Gob_eus
    2019.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Presentación Proyecto Ley #Presupuestos2020: Hacienda y Economía ➡︎ https://t.co/ScD7KeiaBQ

    🗣 @PedroAzpiazu ap… https://t.co/58XJlOXCMV

Ekitaldiko kargudunak