Eu

URA lanean dihardu 12 itzal-platanondo kentzeko Ibaizabal eta Gobelako ibaiertzetatik

2019.eko azaroak 06

Uraren Euskal Agentziak 12 itzal-platanondo (Platanus x hispanica) ibaiertzetatik kentzeko presazko lanetan dihardu Ibaizabaleko ibaiertzetan, Amorebietan, eta Gobela ibaian, Getxon. Tamaina handiko zuhaitzak (batzuk 35 metrotara heltzen dira) azken egunetako haize bolada bortitzen eraginez jauzi dira.

Bi herritar, hurrenez hurren, abisua eman zuten 112ra ibilgura jauzitako zuhaitzen berri emateko. URAko ikuskariek eragindako ibai tarteak bisitatu zituzten eta ibilguen leheneratze eta oneratze zerbitzuari jakinarazi zioten bi lekuetan kentzeko lanak berehala has zitezen eta euria erruz jauziko balitz uraren jarioa oztopatu zezakeen edozer ekiditeko.

Amorebietako kasuan zuhaitzak jauzteak ibaiertza ere erortzea ekarri du. Geratu den zuloa leheneratzeko betetze lanak abiaraziko dira (garraiaketa eta lurra) eta ibaiertza finkatzeko asmoarekin tokiko erribera espezieak landatuko dira. Ibaiak erriberan eragiten duen higadura nabarmena dela kontuan izanda lanak enborrekin sortutako zuresiarekin osatuko dira ibaiertzaren leheneratze lanen mesedetan, eta, era berean, korronteak ibilguaren erdialdera bideratzen duen higadura saiheste eta hustuketa ahalmena handitze aldera.

Platanondoa ibaiertzetan hazten denean eta altuera esanguratsuak hartzen dituenean, ibilgura erraz erori daitezke, erriberaren oinarria eraman dezake (Amorebietan gertatu den moduan) edota ibilgua edo zubi bat buxatu dezakete ibaian behera, korronteak berarekin eramaten dituenean.

Era berean, ez da erriberako espezie autoktonoa, ez du ibaiertzeko edo ibaiaren biodibertsitatea sustatzen, eta ez du balio erribera finkatzeko eta egonkortzeko, ibaiertzeko tokiko landarediak primeran betetzen duen funtzioa. Paisaia-balio tradizional gisatzat jotzen bada ere, landare aloktonoa da ibaiertzetan, eta arazoak sor ditzake bere motzondoa askatzen denean, ibilgura erortzen denean eta eroritakoan, ibaiertza desegituratzen duenean.

Platanus x hispanica oso trebea da ibaien eta erreken ertzetan basatzen, Iberiar Penintsulan, oro har, eta iparraldean, beren beregi. Itzal-platanondo du ezizenez: bere izena grezierazko platys hitzetik dator (zabala, bere hosto zabalei erreferentzia eginez) eta hosto erorkorrekoa da; gorpuzkera esanguratsua har dezakeen enborra 30 metrotik gora altza daiteke, eta, bere adaburuak itzal handi bat proiektatzen duenez, zuhaitz apaingarri bezala erabilia izan da parkeetan edo errepideetako ezpondetan. Era berean, ibaien erriberak oso lur aproposak dira bertatik hedatu daitezen; basatzeko ingurune egokia izategatik, nahiz hamarkadetan sarri espresuki landatu izan direlako.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du. 

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157711665933857

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak