Eu

Marcos Muro: “Erakundeok, enpresek eta gizarteak elkarlanean dihardugu, gure gazteek, ahalik eta prestakuntza onenaren bidez, kalitateko enpleguak lortzeko”

2019.eko azaroak 05
  • El Diario Vascok Musikenen, Donostia-San Sebastiánen, Gazte Up jardunaldia antolatu du

DSS, 19-11-05

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean Donostia-San Sebastiángo Musikeneko entzungelan izan den Gazte Up jardunaldian parte hartu duen gazte-taldea “ahalik eta prestakuntza onena izateko eta, horrela, kalitateko enpleguak lortzeko erakundeen, enpresen eta gizartearen elkarlanetik sortutako ekimenetan parte hartzera” animatu du.

El Diario Vasco Vocento de Comunicación taldeko egunkariak antolatutako topaketan 200 ikasle inguruk parte hartu dute eta, bertan, Marcos Murok honako hau nabarmendu du: “Lehen Aukera-Gazte Itzulera edo Hezkuntza-esparrutik lan-mundura igarotzea bezalako programak enplegu-aukera horiek irits daitezen laguntzeko ekimenetako batzuk dira. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 75ek uste du beren prestakuntzaren araberako enplegua aurkituko dutela, ikasketak amaitzean”.

Lourdes Pérez El Diario Vasco´ko zuzendari ondokoarekin eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiarekin batera, Murok honako hau nabarmendu du: “Euskadin Europan prestakuntza gehien eta onena duen gazterietako bat dugu, eta gai izan behar dugu zuontzat iraupenerako eta etorkizunerako baldintza erakargarriak sortzeko”.

“Gaur, beste aukera bat gehiago dugu, enpleguaren egoera ebaluatzeko, bereziki gure gazteriari dagokionez, hura baita gure gizartearen funtsezko oinarrietako bat, eta gure helburua da, erakundeona, enpresena eta gizartearena, oro har, ahalik eta prestakuntza onena eskaini ahal izateko elkarlanean jardutea, postu horiek lortzeko”, esan du Musikeneko entzungelan.

Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen hitzen arabera, “erronka handia dugu, eta, testuinguru horretan, oso egokitzat jotzen dira gaurko proposamenak; bertan, mahai-inguru bat antolatu da, Tecnumeko ikasle gazteekin, Lanbiderekin eta erakundeekin lan-berrikuntzari buruz eta betiko lanetatik enplegu-nitxo berrietarako trantsizioari buruz hitz egiteko”.

“Eusko Jaurlaritzan badakigu langabeziak eta, zati batean, nazioarteko egoeraren ondoriozko lan-ezegonkortasuna gure herritar askoren eta, bereziki, gure gazteriaren bizi-proiektuen diseinuan eta garapenean eragina duten faktoreak direla; hori dela eta, arlo horretan ari gara lanean”, esan du Marcos Murok.

“Duela egun batzuk, Enpleguaren Nazioarteko Eguna eta Merkalan Enplegurako eta Heziketarako lehen Azoka izan dira Donostian; haietan, sei mila pertsona inguruk, ehunka enpresak eta enpleguaren joeren inguruko nazioarteko espezialista handiek parte hartu ute, eta aurpegi gazte asko ikusi ditugu kontratudun lehen lan-esperientzien bila enpresekin elkarrizketatu direnen artean. Emaitza on ugari egon dira. Aukera hori ere Gazte Up-en aztertzen da”, esan du Marcos Murok; gainera, Musikenen batu diren gazteak “enplegurik onena lortzeko beren prestakuntza nabarmentzera” animatu ditu.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lourdes Pérez