Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak babes ofizialeko 484 etxebizitza eraikiko ditu eta Bilboko ekipamendu judiziala Kristal eraikinera zabalduko du

2019.eko azaroak 05

Gobernu Kontseiluak bere ohiko bilera egin du gaur goizean.

Landutako gaien artean, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta VISESA sozietate publikoaren artean sinatutako 2019ko Programa Kontratuari. Programa Kontratuan guztira babes ofizialeko 484 etxebizitza barne hartu dira 2019ko ekitaldirako. Etxebizitza horien % 72 (348) alokairu-araubidekoa izango da eta Alokabide sozietate publikoak kudeatuko du. Gainerako % 28a (136 etxebizitza), dagoeneko programatuta zegoena, erosketa-modalitatean sustatuko da.

Gainera, bileran Gobernu Kontseiluak adostu egin du Bilbon hamar lokal eskuratzea. Guztiak Cristal izenez ezagun den eraikinean eta 2.765.000 eurokoa da erosketaren zenbatekoa. Erosketa-eragiketak aukera ematen du: 1.175 metro karratu handitzeko Bizkaiko hiriburuko ekipamendu judiziala; eraikina Zerbitzu ez Jurisdikzionaletako egoitza izateko, Bilboko gainerako ekipamendu judizialei lotuta; Barroetako eta Buenos Airesko Justizia Jauregietako bulego batzuk bertan kokatzeko, dagoeneko onetsita dauden Organo Judizial berriak barnean hartzeko (Lehen Instantziako Epaitegia 16. zk.) eta etorkizuneko Bulego Judizial Berria ezartzeko.

Bestalde, bileran Jaurlaritza lakuako 436 lanposturen soldata-igoera ordaintzen azaroan hasiko dela onetsi da, 2010eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginez. Gobernu Kontseiluak honako hau onetsi du: “Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzura dauden lan-kontratudunen kolektiboaren analisi funtzionalen antolamendu-prozesua amaitu ondoren lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda aldatzeak eragindako ondorio ekonomikoak  ordaintzeari buruzko akordioa”. Horrela gauzatuko dira, azarotik aurrera, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egiteke dauden ordainsari berriak, aurten sailen eta erakunde autonomoen lanpostuen zerrenda (LPZ) eguneratzea ahalbidetu duen akordio sindikalaren ondoren. Neurriak aurrekontuan 4,5 milioi euroko inpaktua izango du. Gobernuak, aurtengo azaroan, atzerapenen % 50 ordainduko du eta, 2020ko maiatzean, gainerako % 50a.

Prentsa-txostena

Gai-zerrenda

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Lana eta Justizia
    Orain dela 6 egun

    Estimado Sr./Sra.:
    La dirección/ubicación del conocido “Edificio Cristal” es la siguiente: “Calle Ibañez de Bilbao nº 3, Bilbao”.
    Un saludo.

  • 2019.eko azaroak 07

    ¿Pueden indicar por favor la dirección/ubicación del conocido como 'Edificio Cristal'?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak