Eu

Iñaki Arriola eta Bingen Zupiria sailburuek parte hartu dute 2019ko Euskal Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldian

2019.eko azaroak 05
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Julen Rekondori eman dio Ingurumen Kazetaritza saria.

Iñaki Arriolak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu dute gaur, Bilboko BBK Aretoan, 2019ko Euskal Kazetaritza Sarien banaketan. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatuta, sari horiek urtero omentzen dituzte Euskadin komunikazioaren arloan azpimarratzekoak diren profesionalak eta erakundeak.

Arriola sailburuak Ingurumen Kazetaritzako saria eman dio Julen Rekondori, ingurumenari buruzko komunikatzaile aitzindaria eta hedabide ugaritako ohiko kolaboratzailea. Sailburuak azpimarratu duenez, Rekondok gaitasun berezia du ingurumen-erronka handiak irizpide zientifikoarekin, hizkera ulergarriarekin eta gaurkotasun informatiboarekin zabaltzeko.

Arriolak, halaber, komunikabideek krisi klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren garai hauetan duten garrantzia nabarmendu du, "herritarrak ohartarazten eta fokua jartzen laguntzen baitute, ez bakarrik arazoetan, baita irtenbideetan ere, bizi-ohitura iraunkorrak sustatzen lagunduz".

Zupiria sailburuak, bestalde, Juantxu Rodriguezen omenezko saria eman du. Panaman hil zutela 30 urte betetzen direnean, Zupiriak azpimarratu du ekarpen garrantzitsua egin zuela garai hartako mundu aldakor eta gatazkatsua erretratatzeko. Era berean, Zupiriak azpimarratu du kazetaritzak eta, zehazki, fotokazetaritzak garrantzi handia daukatela gaur egungo errealitatea islatzeko eta zabaltzen laguntzeko.

Gainerako sarituak honako hauek izan dira: Olatz Arrieta, Euskal Kazetarien kategorian; Reporteros Sin Fronteras, Jose Maria Portell a la Libertad de Expresión kategorian; Elixabete Garmendia, Ibilbide Profesionalean; Pikara Magazine, Kazetaritza Digitalean; eta Bizkaiko Elikagaien Bankua, Pertsonaia edo Erakunde Sozialaren kategorian.

Informazio gehiago, esteka honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak