Berriak Lehendakaritza

Euskal iritzi publikoaren urtekaria 2010

2011.eko apirilak 15

Informazio hoberena argitalpen xume batetan


Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtekari batetan bildu ditu, lehen aldiz, iritzi publikoari buruz 2010. urtean zehar egindako ikerketetan jasotako gai adierazgarrienak. Informazio kuantitatiboaren bilketa hau Soziometroetatik egin da batez ere, baina beste hainbat ikerketa monografiko eta telefono bidez egindako koiunturazko azterketa ere jasotzen dira.

Argitalpen honen helburua herritarren lagin adierazgarri bati egindako kontsulta sistematikoetan jasotako datu adierazgarrienak herritarren esku jartzea da. Helburu hau Jaurlaritzaren gardentasun politikaren eta komunikazio politika publikoen barnean txertatzen da. Azken finean, sistema demokratikoentzat iritzi ikerketek hartu duten garrantzian.

Urtekariaren egiturak 2010. urteko lan programaren baitan egindako bederatzi ikerketetan landutako gai nagusiei erantzuten die. Ikerketa horien ezaugarri teknikoak urtekariaren eranskinean jaso dira.

Informazioa lau arlo handitan multzokatu da:

1. Gizartea: bizitza sozial eta pertsonalarekiko hautemate pertsonalarekin zerikusia duten gai guztiak, euskararen erabilera, gizarte-partehartzea, gizarte-baloreak eta portaerak, tabakoaren kontsumo ohiturak.

2. Erakundeak eta gestio publikoa: zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruzko hautematea, zerbitzu publikoen irudia, Gobernuaren jardueraren inguruko informazioa, Gobernuaren kudeaketaren balorazioa, erakundeekiko konfiantza eta erakunde eta gizarte-taldeen boterearen inguruko hautematea.

3. Iritzi politikoa: egoera politikoaren hautematea, jarrera eta balore politikoak, sozializazio politikoaren prozesua, demokraziaren funtzionamendua, lurralde antolaketa, konstituzioa eta estatutuari buruzko iritziak, buruzagi politikoen balorazioa, hauteskunde portaera (boto-asmo zuzenarekin), "politika orokorreko debatearen" jarraipena...

4. Ekonomia: egoera ekonomikoaren hautematea, krisi ekonomikoa, politika fiskala, gastu publikoa eta kontzertu ekonomikoa.

Urtekari honetatik 400 ale argitaratu dira, 167 orrialdetakoa bakoitza, elebietan. Kabinetearen helbide elektonikoan duzue eskuragarri: www.euskadi.net/estudios_sociologicos

Kabinetearen asmoa horrelako argitalpenei jarraipena ematea da. Herritarrei beroiei (2010. urtean 15.000 baino gehiago izan dira elkarrizketatuak) jasotako informazioa zabaltzeko eta eskuragarritasuna errazteko helburuarekin.

 

 

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2011.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Anuario de la Opinion Publica Vasca 2010 http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5797 #ecoeuskadi2020 #in

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko