Berriak

Montevideoko Alkatea Eusko Jaurlaritzaren Ordezkariekin bildu zen

2011.eko apirilak 16

Hiriburura egindako bisita laburrean, Julián Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaria eta Elvira Cortajarena, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak, Ana Olivera, Montevideoko Alkatearekin elkarrizketa bat izan zuten. 

Oliverak daraman kudeaketan, autonomia erkidegoekin biziki lan egiten ari da. Beraz, Montevideoko gobernuko arduradunak Euskadirekin elkarlana egiteko interesa azaldu zuen. Bail arlo ekonomikoan, bai Hiriko Parte Zaharraren birmoldaketa proiektoan edo baita bertako kulturaren promozioan ere.

Halaber, Cortajarena Ordezkariak "Bilbao Metropoli 30 - BM30" ekimenak  sustatzen duen "Foro de Ciudad y Valores" Uruguaiko hiriburuan egiteko proposamena gerturatu zion, aurten "Mercociudades" delako topaketa bertan izango baita.

Alkatea oso interesatua azaldu zen euskal gizataldeak Uruguaiko berrehungarren urteurrenaren ospakizunean egin ditzakeen ekarpenetan. Konkretuki, abenduaren lehedabiziko astean "Euskararen egunerako Musika" topaketa kulturala egitea aurreikusten da.

Celaya Zuzendariak Alkateari Uruguaiko gizataldearen historia, presentzia eta gaur egungo antolaketari buruzko laburpen bat azaldu zion. Bide beretik, Oliverak gizataldearen ordezkariekin biltzeko aukera eskaini zuen, elkarlanerako beraien proposamenak entzun ahal izateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Julián Celaya eta Elvira Cortajarena