Berriak
Eu

Euskal gizataldearekin topaketa Uruguaien

2011.eko apirilak 16


Julián Celaya eta Elvira Cortajarena, Uruguaiko euskal etxeak elkartzen dituen Federazioarekin bildu eta Floresko lehen euskal astean parte hartzeko Uruguaiera bidaiatu zuten.

Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkariak Coloniako hirian, Miguel Asqueta ordezko alkatearekin elkartu ziren. Honek Coloniako Udala euskal gizataldearen eskura jarri ezezik, euskaldunak antolatu nahi dituzten ekimenetan ere bere laguntza eskaini zuen.


Jarraian, herrialdearen euskal etxe gehienak elkartzen dituen Uruguaiko Euskal Intituzio Federazioarekin - FIVU bildu ziren. Bertan 2011. urterako dauden proiektoak berrikusi eta datorren azaroan Donostian izango den Gizataldeen Munduko Kongresurako ardatz nagusiak jakinarazi ziren. Halaber, euskal etxeen ordezkariek  Konresurako dituzten proposamenak, Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzari azaldu zizkioten.


Bestalde, Celaya eta Cortajarena Floresko probintziako hiriburura, herrialdearen erdian, Trinidad hirira gerturatu ziren bertako euskal etxeak lehendabiziko euskal astea antolatzen zuelako. Ekimenen artean: janari eta edari euskaldun tipikoak, mus txapelketa, Uruguai eta Argentinako bodega ezberdinen ardo erakusketa eta  nazioarteko Euskal Pelota txapelketa  izan ziren.

 

Euskal etxeak egindako gonbidapenari erantzunez, baita Aurora Díaz Rato, Uruguaiko Espaniar enbaxadoreak ere,  euskal astean parte hartu zuen. Gizatalde eta enbaxadorea harremanetan jarri eta etorkizunerako ekimen eta proiekto ezberdinetan elkarlanean aritzeko asmoa zabaldu zuten.


Ekimenen barruan, Floresko euskal etxeak udalarekin hitzarme bat sinatu zuen Centenario parkeko frontoia erabili ahal izateko eta baita Gernikako arbolaren muskil bat landatzeko ere. Euskal astearen amaiera bezala, bertako talde folkloriko eta Montevideoko Haize Hegoko euskal dantza taldeak parte hartu eta bazkari kreol hadi bat egin zuten.

Uruguaien, Julián Celaya eta Elvira Cortajarenak, Montevideoko Euskal Erria eta Euskaro, ehun urte baino gehiagoko, euskal etxeak  bisitatu zituzten. Bietan, euskal etxeetako zuzendaritza-batzordearekin elkartu, datorren Gizataldeen Munduko Kongresurako euskal etxeen ekarpenak eskatu eta diru-laguntza eta urterako dituzten proiektoei buruz hitz egin zuten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena