Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Donostiako Teknologi Parkeko zuzendari berria barne lehiaketa bidez aukeratuko da

2011.eko apirilak 14

 

Donostiako Teknologi Parkeko zuzendari berria barne lehiaketa bidez aukeratuko da

 

  • SPRIk ez du kanpoko profesionalik kontratatuko, "esperientzia eta maila profesional handiko" langileak dituelako bere plantillan
  • Aurreikuspenen arabera, zuzendari berria maiatzean sartuko da lanpostuan

 

Donostiako Teknologi Parkeko zuzendari-kudeatzaile berria barne lehiaketa bidez aukeratuko da. Lucio Hernando, orain arteko arduradun nagusia, Pasaiako Portu Agintaritzako presidente izendatu zuten joan den asteartean.

 

Kanpoko profesionalak hartu beharrean, SPRIko Azpiegituren arloko eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko arduradunek  "Azpiegituren arloko langileen esperientzia eta maila profesional handia" baloratu dituzte zuzendari berria aukeratzeko, eta maiatzean sartuko omen da lanpostuan. Ordura arte, SPRIko (Eraldaketa lehiakorrerako sozietatea-Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko saila) Azpiegituren Zuzendariorde orokorra  eta Donostiako Teknologi Parkeko presidenteorde den Jose Manuel Iturratek behin-behinean beteko du kargua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan