Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak bi Best In Class 2019 sari lortu ditu

2019.eko urriak 30

Bilbao-basurtoko ESIak, Psikiatria arloan, eta Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIak, Anestesia – Bizkortzea arloan, BIC sariak lortu dituzte.

Gainera, Osakidetza finalista izan da beste bost kategoriatan: Konplexutasun Handiko Ospitalea, Lehen Mailako Arreta, Eskizofrenia, Neurologia eta Patologia Digestiboa

 

Oraingoan ere, Euskadiren presentzia ageri-agerikoa izan da Estatu mailako osasun-erakunderik onenak bildu dituen aitorpen-ekitaldi honetan: izan ere, bi sari horiek lortzeaz gain, finalista izan da beste bost kategoriatan: Ezkerrraldea Enkarterri Cruces eta Bilbao – Basurto ESIak, Konplexutasun Handiko Ospitalerik Onenaren kategorian; Ezkerrraldea Enkarterri Cruces ESI, finalista Neurologian; eta, Bilbao – Basurtoko ESI, finalista Lehen Mailako Arretan, Eskizofrenian eta Patologia Digestiboan.

Best in Class 2019 sarien irabazleen izenak, atzo eman ziren ezagutzera Santiago de Compostelan egindako ekitaldi batean. Sari hauen helburua da aitorpena egitea pazienteen arretan bikaintasuna bilatzen duten lehen mailako arretako zentrorik onenari, ospitalerik onenari eta zerbitzu eta unitaterik onenei, publikoak zein pribatuak izan.

Best in Class sariak hauek sustatzen dituzte: Contenidos e Información de Salud argitaletxeko Gaceta Médica, eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Cátedra de Innovación y Gestión Sanitaria. XIV. edizio honetan, 40 sari eman dira, ICAP indizearen araberako sariak, hain zuzen ere (Pazientearen Asistentziaren Kalitatearen Indizea, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Cátedra de Innovación y Gestión Sanitaria-k egindakoa): sariok, Estatuko zentrorik onenei ematen zaizkie, pazientearen asistentzia-kalitatearen arloan. Gainera, beste sei sari berezi eman dira.

ICAP indizeak, besteak beste, emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak biltzen ditu arlo hauetan: asistentzia, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetasuna, interes-taldeei emandako informazioa, eta eskuratutako aitorpenak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ErrekaldeEAJPNV
    2019.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🏅 @Osakidetzaejgv'k bi Best In Class 2019 sari lortu ditu ➡︎ https://t.co/RpcD2qL1AK

    ℹ️ Bilbao-basurtoko ESIak, Psikiatria ar…