Eu

Tapia: "Euskadi hazten ari da, desazelerazioa gorabehera"

2019.eko urriak 30
  • Atzeraldia bai, baina krisia ez. Euskadik hazten jarraitzen du, nahiz eta egoera ekonomikoa dezeleraziokoa den
  • Lehiatzeko eta mantentzeko tresnak ditugu. Gure lana da gure bermea
  • Sailburuak nabarmendu du aho batez izendatu duela Euskaltelek Xabier Iturbe

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak ETBko Egun on Euskadi saioan parte hartu du eta bere saileko gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Besteak beste, balizko krisi ekonomiko baten aurrean Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskain diezazkiekeen bermeez galdetu diote. Sailburuak esan du ez gaudela krisian. “Une honetan atzeraldi bat dago baina hazkundean gaude. Ez gaude krisian. Lehiatzeko eta lehiakor mantentzeko tresnak ditugu, hori baita guri dagokiguna: mundu mailan lehiatzea. Bermeez hitz egitea … Bermerik eza da egungo testuinguruaren ezaugarria, baina gure lana dugu. Eta gure lanaren bermea dugu. Gure etorkizuna guk zaindu behar dugu, enpresak eta administrazioak elkarrekin lan egin behar dugu”.

Euskaltelen izandako aldaketak ere elkarrizketaren parte izan dira. Tapiak esan du Eusko Jaurlaritzak ez diola uko egiten Euskaltelen sartzeari, eta azpimarratu du Xabier Iturbe presidente ez-exekutibo gisa izendatzeko erabakia aho batez hartu zela.

Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiari eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko kide ohiei desobedientzia egiteagatik emandako epaia baliogabetu izana ere ontzat jo du sailburuak. "Beren lana ondo egiteagatik eta euskal administrazioaren autonomia defendatzeagatik auzipetuta egon dira. Gizarteak bere aitortza eman zien, justiziak berea egin behar du ".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak