Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Itsas Energiez 4. Nazioarteko Jardunaldia Bilbon egin izanak sendotu egiten du Euskadi erreferentzia gune europar gisa alorrean

2011.eko apirilak 14

 

  • Euskadi erreferentea da itsas energiaren arloan, munduko bi egitasmo garrantzitsuenetako hauei esker: Mutriku eta bimep (Biscay Marine Energy Platform).
  • Mutriku sarera konektatzeko fasean dago eta bimepek, berriz, teknologikoki osagai konplexuenak diren urpeko kableak instalatzeko esleipena egin berri du, 10,4 milioi eurotan.
  • Jardunaldian 250 adituk baino gehiagok hartu dute parte, eta haize eta olatu bidezko energia sortzeko alorretan emandako aurrerapenez aztertu dute.

 
Bilbo, 2011ko apirilaren 14 - Bilbon egindako Itsas Energiez 4. Nazioarteko Jardunaldiak sendotu egin du laugarren urtez jarraian Euskadi erreferente gisa alor horretan; izan ere, energia iturri berriztagarri horren inguruko garapen eta proiektu ikusgarriak gauzatzen ari da. Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi José Ignacio Hormaechek inauguratutako jardunaldian nazioarteko adituak izan dira. Horien hitzaldiez gain, itsas alorrerako osagaiak egiten eta zerbitzuak ematen dituzten euskal enpresetako ordezkaritza garrantzitsua ere izan da.

 

Informazio osoa:

http://www.eve.es/web/Actualidad/Euskadi-se-consolida-como-polo-europeo-de-energias.aspx?home=home&lang=eu-ES

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ignacio Hormaeche