Eu

Lanbide: Enpresek Lehen Aukera programako 450 gazte kontratatu dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzeko egun batzuk falta direla

2019.eko urriak 28
  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaitzen da
  • Lehen Aukerak titulazioa edo trebakuntza duten gazteen kontratazioa sustatzen du

VG 28 10 2019

30 urtetik beherako 450 langabek beren ikasketa- edo prestakuntza-mailara egokitutako enplegura joko dute, Lanbidek kudeatzen duen Lehen Aukera programaren bidez. Zifra hori behin-behinekoa da; izan ere, enpresek oraindik dute epea urriaren 31ra arte, ostegunera arte, programa horrek eskaintzen dituen laguntzetara jotzeko; programa horrek lehen lan-aukerarako bide ematen die ikasketak amaitu berri dituzten gazteei. 

Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak positiboki balioesten du zifra, eta esan du “aste honetan kontratazio-eskabide gehiago aurkeztuko direla oraindik”.       2019ko Lehen Aukera programako hiru kontratutik bat manufaktura-industriaren sektoretik dator. Ondoren, handizkako merkataritzaren eta txikizkako merkataritzaren, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen eta informazioaren eta komunikazioen inguruko kontratazioak dira.

 Lehen Aukera programak langabezian dauden eta titulazioa edo trebakuntza duten eta aurretiko lan-esperientzia eskasa duten edo beren titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan aurretiko esperientziarik ez duten gazteen kontratazioa sustatzen du. Programak laguntzak eskaintzen ditu kontratu mugagabea edo praktiketako kontratua egiteko, gazteak enpresetan txertatzea eta haien laneratzea finkatzea sustatzeko neurri gisa.  Lanbidek 4 milioi euro bideratzen ditu haren finantzaketara.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak