Eu

ETSk Kukullaga-Etxebarriko behin behineko kotxetegien eraikuntza lanak esleitu ditu

2019.eko urriak 25
  • Construcciones Balzola esleipendunak 1,4 milioi euroko aurrekontua eta 6 hilabeteko epea ditu lanak egiteko
  • Martxan jartzea ezinbestekoa da Atxuri eta Bolueta arteko tartea tranbia bilakatzeko

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Kukullaga-Etxebarriko behin behineko kotxetegien eraikuntza lanak esleitu dizkio Construcciones Balzola S.A. Bizkaiko enpresari, 1.468.891,04 euroren truke eta 6 hilabeteko epean egiteko.

Kotxetegiak martxan jartzea ezinbestekoa da Atxuri eta Bolueta arteko tartea tranbia bilakatzeko. Tarte hori trenbideko zerbitzu barik dago irailaren hasieratik Bermeotik eta Gernikatik zetozen Euskotreneko unitateak Bilbora 3. lineatik sartzen hasi zirenetik.

Gaur egun, Atxuriko geltokian Euskotreneko langileen eta materialaren egoitza dago. Leku horretan, egunero zerbitzua ematen duten bost trenek “egiten dute lo”, eta bertan daude, baita ere, denak funtziona dezan lan egiten duten langileak (eragiketa agenteak, lineako agenteak, trenbideko ikuskatzaileak eta segurtasuneko eta garbiketako langileak).

Tarte hori tranbia bilakatzeko ezinbestekoa da aipatutako guztia Etxebarrin dagoen 3. lineako egungo Kukullagako geltokiaren ingurura eramatea.

Proiektuaren barruan, Euskotreneko unitateentzako kotxetegi bat eraikitzea aurreikusten da, eta baita lan horietarako beharrezkoak diren langile guztientzako egoitza eta erlazionatutako zerbitzuetarako lekua ere. Ibilgailuak aparkatzeko gunea eta egoitza ixtea ere aurreikusten da, ekintza bandalikoak saihesteko, eta unitateen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren instalazioak ere egingo dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak