Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Euskotrenek eta Espainiako Trenbideen Fundazioak Atxurin Ángel María Ormaecheak idatzitako “Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936)” liburua aurkeztu dute

2019-10-24

Ostegun arratsalde honetan, Espainiako Trenbideen Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, Bilboko Atxuriko geltokian Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean Irakasle Emeritua den Ángel María Ormaechea Hernaizek idatzitako “Ferrocarriles en Euskadi” liburua aurkeztu dute. Bere lanaren aurkezpenean, egilearekin batera Antonio Aiz, Euskotreneko Presidentea, José Carlos Domínguez, Espainiako Trenbideen Fundazioko Zuzendari Gerentea, eta Miguel Muñoz, Espainiako Trenbideen Fundazioko Ikerketa Historikoko eta Dokumentazioko Gerentea egon dira.

Ormaechea irakaslearen lana, “Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936)”, lau hamarkadetan zehar garatutako ikerketa baten emaitza da, eta lan horrek aipatutako urteetan zehar Euskadin operatu duten trenbide konpainia guztietako barne historiari heltzen dio.

Monografia bi bolumenetan antolatuta dago iberiar zabalerako eta trenbide estuko trenei hurrenez hurren eskainita. Trenbide garraio sistemak betetako betekizun estrategikoa kontuan izanda, monografia honek ekarpen nabarmena dauka eskualde ekonomiko honetan izandako industrializazio prozesua ezagutzeko. Horrez gain, enpresa historiaren analisi zehatz bat da, sustatzaileak eta lehenengo harpidedunak protagonistak izanik.

Ángel María Ormaechea Hernaiz egilea (Ibarrangelu, Bizkaia, 1949), Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean Irakasle Emeritua, aipatutako Unibertsitatetik Filosofia eta Letretan Doktorea eta Lizentziaduna da. 1989an “Ferrocarriles en Euskadi, 1855-1936” liburua argitaratu zuenetik, Espainiako trenbide historiografiako lehenengo monografia, Euskadiko trenbide historiari lagundu dio hainbat saiakerekin.

Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Crashes y crisis. Bilbao en 1865-1866 (2011)”; “Charles Vignoles, Ingeniero Jefe y Amigable Componedor en el Ferrocarril de Tudela a Bilbao”; “Los ferrocarriles mineros en el País Vasco”; “La estación terminal de Bilbao. Un debate abierto en los orígenes del ferrocarril”; “Los ferrocarriles vascos: una necesidad de las burguesías comercial y minera”, eta “Sistema de transporte en la cuenca minera vizcaína”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)