Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal: “Biztanleria Aktiboaren Inkestak egiaztatu egiten du Euskadin langabezia % 9,2ra murriztu dela"

2019-10-24
  • “Murrizketa-joera horrekin jarraitzen dugu, eta lanean jarraitu behar dugu, enplegu gehiago eta kalitate gehiagokoa izateko, bereziki gure gazteentzat”

 

VG 24 X 2019

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, honako hau esan du: “Estatistikako Institutu Nazionalak egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) egiaztatu du langabezia % 9,2ra murriztu dela Euskadin”.

 

“EINek estatu osorako prestatu dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak bat datoz Eustaten BJArenekin; azken horiek duela aste gutxi ezagutu ditugu. Langabezian dauden pertsonen kopurua 100.000tik beherakoa da. Langabezia-indizea gure erkidegoan % 10etik behera finkatzen da, eta % 9,2koa da; murrizteko joera horretan jarraitzen du”, esan du Artolazabalek.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “datu horiek gomendatzen dute erne jarraitzea eta gure ahalegina areagotzea, batik bat nazioarteko egoera aldakorra aintzat hartuta, ahalik eta enplegu-kota altuena eta ahalik eta kalitate onena izateko, eta, bertara, prestakuntza eguneratua eta iraunkorra duen gazteria sartzeko”.

 

.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)