Berriak Osasuna
Eu

Euskal eskola-ikasleek fruta, barazki eta arrain gehiago jaten ikasi dute, Eusko Jaurlaritzaren proiektu pilotu bati esker

2019.eko urriak 24

Ekimenaren bidez, adingabe parte-hartzaileen % 75ek barazkia amaitzea eta % 90ek baino gehiagok frutarekin eta arrainarekin gauza bera egitea lortu da

 

Pasa den otsailaren 4an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailek, (UPV/EHU eta CIBERobn) Nutrizio eta Dietetika Taldearen ikertzaileekin batera, proiektu pilotua jarri zuten abian bi ikastetxetako zortzi eta hamaika urte bitarteko eskola-ikasleen artean: Vitoria-Gasteizko ikastetxe publiko bat eta Sopelako ikastetxe itundu bat (Bizkaia).

Etxean eta ikastetxean bertan fruta, barazki eta arrain urdin gehiago jateko motibatu ziren ikasle horiek, sarien sistema baten bidez. Hala egiten zutenek, “ikasle osasuntsu”aren diploma lortzeko puntu batzuk eskuratzen zituzten. Ikasleen % 75ek lortzean, “ikasgela osasuntsua”ren diploma eskuratzen zuten.  

Proiektua “Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak” programaren esparruan garatu da; programa Osasun Sailak sustatzen du. Emaitzak aztertu ondoren egiaztatu da ikasle parte-hartzaileek nabarmen handitu dutela kontsumitzen duten fruta, barazki eta arrain kopurua.

Eskolako jantokian honako hauek lortu ziren:

  • Parte-hartzaileen % 93k fruta-pieza amaitzea. Proiektuaren aurretik, ikasleen % 70ek amaitzen zuen.
  • 75ek hartzea barazki-anoa. Lehen % 47k hartzen zuen.
  • % 90ek arraina Lehen % 62k jaten zuen.

 

Neurriak, halaber, etxean izan ditu ondorioak; bertan lortu da astero adingabeek 2,7 anoa fruta gehiago, anoa eta erdi barazki gehiago eta anoa bat arrain gehiago hartzea.

Nekane Murga Osasun sailburuak emaitza horiek balioetsi ditu eta nabarmendu du zer garrantzitsua den adingabeei modu osasungarriagoan jaten irakastea: “Neska-mutilei elikatzeko ohitura onak izaten erakustea oso garrantzitsua da, gaixotasunetatik eta saihestu daitezkeen minetatik babesteko. Hori horrela, ‘Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak’ plana ahalegin berezia egiten ari da, gizartea elikaduraren bidez aldatzeko”.

Osasun eta Hezkuntza Sailek abiarazitako Elikadura Osasungarrirako Ekimenen emaitzen ondorioz, eskola-menuak esleitzeko kontratuen baldintza-agiriak aldatu dira; haietan, areagotu egiten da frutaren, barazkiaren eta arrainaren eskaintza.  

Eskola-jangeletan abiarazitako proiektuen arrakasta ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailek ekimena Euskadiko beste ikastetxeetara zabaltzera animatzen dute, eskola-ikasleen artean elikadura osasungarria sustatzeko. Era berean, ama eta aitei eskatzen zaie, modu berean, euskal etxeetan fruta, barazki eta arrain gehiago kontsumi dadin sustatzeko.

 

 

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a

 

 

                                                                      

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau