Eu

Pedro Azpiazu: “Gobernuaren helburua aurrekontuak onartzea da”

2019.eko urriak 23
  • Ogasun eta Ekonomiako sailburua elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuri elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko “Faktoria’” saioan. Azpiazu, besteak beste, EAEko 2020ko Aurrekontu Orokorren Proiektuaz aritu da.

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan esan du Gobernuaren helburua aurrekontuak onertzea dela; eta horretarako lan egingo dutela talde parlametario guztiekin akordio batera iristeko. Horrela, sailburuak jakinarazi du astelehenetik aurrera hasiko direla kontaktuak. Pedro Azpiazuk esan du, badirudiela Elkarrekin Podemosekin daudela jarrera hurbilenak, “baina dena ikusi behar da”, gaineratu du. Bestalde, PPrekin zaila dirudiela esan du, momento honetan tokatzen ez duen zerga beherapena planteatzen dutelako. EH Bildurekin iaz ez zela posible izan gogorarazi du. “Ikusiko dugu aurten”, esan du.

Genero-ikuspegia eta jasangarritasuna diraAurrekontuen Proiektuan nabarmendu diren bi alderdi nagusi. Azpiazuk azpimarratu du genero ikuspegia aurrekontuaren %10,5ean jasota dagoela. Aspektu honetan, gogorarazi du Martxoan Islandian izan zirela erakundeekin kontrastatzen genero ikuspegia nola txertatu. Gainera, azpimarratu du Euskadin lehen aldiz, eskatu direla aurrekontua egin aurreko genero-txostenak eta100 txosten inguru jaso direla. Klima aldaketari dagokionez, Ogasun eta Ekonomia sailburuak nabarmendu du konpromiso asko daudela: Mugikortasun iraunkorra, eraginkortasun energetikoa eraikinetan, airearen eta uraren kalitatea...

Erreforma fiskalaridagokionez, Azpiazu sailburuak gogorarazi du 2020an tokatzen dela berrikustea. Zentzu honetan, gaineratu du zerga-erreforma bati aurre egiteko herrialde-erronkak aztertu behar direla. “Fiskalitatea erronka horiei aurre egiteko tresna bat da. Erreminta politikoa da, bai, baina ekonomikoa ere bai”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak