Eu

Kontsumobidek ikastetxe ez-arautuei zuzendutako gida bat argitaratu du.

2019.eko urriak 22

Kotsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak ikastetxe ez-arautuei zuzendutako gida bat argitaratu du. Bertan, pertsona kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko ikastetxe horiek bete behar dituzten lege-obligazioei buruzko informazioa ematen zaie.

Kontsumobideren Merkatu Kontroleko unitateak egindako azken ikuskapen-kanpainan ikusi zen zentro horietako askok ez zituztela arauak betetzen, batez ere kontratua egin aurretik jendearen esku jarri behar den informazioarekin lotutako alderdiekin loturik. Hori ikusita, gida hau prestatu da. 3.500 ale argitaratu dira. Ale horiek Euskadi osoko ikastetxe ez-araututara igorriko dira. Nahi izanez gero, gida Kontsumobideren web-orrian (www.Kontsumobide.eus) ere eskura daiteke formatu digitalean.

Gidan, besteak beste, honako alderdi hauek lantzen dira: jendeari zuzendutako informazioa, informazio-liburuxkak, kontratua, finantziazioa, faktura edo ordaindu izanaren frogagiria, akreditazioa, jardunbide egokiak, kontsumoko gatazka bakoitzean nola jardun, eta on line kontratatutako ikastarotan atzera egiteko eskubidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko