Berriak Lehendakaritza
Eu

Ireki da Ignacio Ellacuría garapenerako lankidetzako sarira hautagaiak aurkezteko epea

2019.eko urriak 23

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako (GLEAko) Ignacio Ellacuría 2019ko sarirako hautagaiak aurkezteko deialdia urriaren 24tik azaroaren 23ra arte egongo da irekia. Garapen-lankidetzarako euskal erakundeek aurkeztu ahalko dituzte hautagai-zerrendak eta erakundeen zein GGKEn ordezkariez osatutako epaimahai batek saria emateko proposamena egingo du.

Sariaren xedea da Euskadiko nahiz beste herrialderen bateko erakundeek, kolektiboek edo norbanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana aitortzea. Era berean, GLEAk lankidetzaren esparruko lorpen eta ekarpen esanguratsuen hedapena ere bultzatu nahi du, euskal zein nazioarteko gizartea sentsibilizatzeko.

Bestalde, saridunak izan daitezke honako hauek: irabazi-asmorik gabeko herrialde pobretuetako toki-erakundeak, euskal lankidetzarekin harremana dutenak eta haien komunitatean garapenaren alde ekarpen esanguratsua eta nabarmena egiten dutenak; irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen ekimenak; pobretuetako herrien garapenaren alde lan egin duen euskal jatorriko pertsona; eta euskal lankidetzarako erreferenteak diren nazioarteko eremuko pertsonak.

Saria oroigarrizko artelan bat eta  15.500 euro izango da. Eskakizunak modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Online deialdiak” atalean edota www.euskadi.eus atarian. Interesdunek informazioa jasoko ahalko dute agencia@elankidetza.eus helbidera idatziz edo 945 01 80 79 telefonora deituz.

 

Aurreko saridunak

Aurreko edizioetako saridunak lau erakunde eta lau pertsona izan dira. Lehenengoen artean daude, Euskadiko GGKEn Koordinakundea (2009), El Salvadorreko Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida, Las Dignas (2010), FIARE Fundazioa (2011) eta Saharar Emakumeen Batasun Nazionalaren Aldeko Euskal Sarea (2012); eta beste saridunak izan dira Mikel Ayestaran kazetari euskalduna (2018), Lolita Chavez Guatemalako aktibista indigena (2017), José Angel Cuerda Euskadin garapen-jasangarriaren kontzeptua zabaldu zuen lehen pertsonetako bat (2015) eta Begoña Etayo garapenerako eta sentsibilizaziorako hezkuntzaren arloan aditu euskalduna (2012).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak