Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzarako Community manager zerbitzu bat kontratatzeko lehiaketa deitu da

2011.eko apirilak 09

Eskaintzak aurkezteko epemuga honakoa da: 2011ko apirilaren 18ko 10:00ak

Lehendakaritzaren Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak lehiaketa bat atera du prozedura ireki baten bidez Community manager zerbitzu bat kontratatzeko. Iragarkia dagoeneko argitaratu da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (08/074/2011). Informazio horri erantsitako dokumentazioan lehiaketaren pleguak eta informazioa kontsulta daitezke. Lehiaketaren helburua Community manager zerbitzu bat kontratatzea da, gobernuaren barruan “esku hartzen duten eragileak dinamizatu, aztertu eta motibatzeko” herritarrekiko komunikazioari dagokionez. Eusko Jaurlaritzak badaki garrantzitsua dela bere plataforma propioen barruan ez ezik, herritarrek erabiltzen dituzten aplikazioetan eta on-line eremuetan garatu eta eboluzionatzea. Beharrezkoa da herritarrekin mekanismo ofizialen eta gobernuaren webguneen bidez ez ezik, haiek erabiltzen dituzten tokietara joz komunikatzea. Bereziki, gaur egun herritarrek erabiltzen dituzten sare sozialei buruz ari gara.

Baina on-line komunikazioaren erabilera hori Eusko Jaurlaritzako kideen eguneroko lan bihurtzeko eta, gobernu irekiaren printzipioez gain, Interneteko komunikazioaren dinamikaz arduratzen joan daitezen, funtzionarioek eta karguek sarearen eta sare sozialen aukerak zuzenean ezagutu behar dituzte, nola erabiltzen diren ikasi behar dute eta erabiltzen diren hizkera eta formulak ezagutu behar dituzte, baita kasuan kasu herritarrei eskaintzen zaien komunikazio-motaren edo erantzunaren erabilerak ikasi ere.

Gobernuko kideek komunikazioaren praktika eta erabilera berri horiek gauzatu eta berenganatzeko, eta, ondorioz, banan-banan gauzatzeko, lankidetza eta laguntza behar dituzte. Zentzu horretan, Lehendakaritzak community manager zerbitzua eskaintzen duen enpresa baten zerbitzuak kontratatu behar ditu, erabilera horiek dinamiza ditzan, kasu bakoitza azter dezan, kasuan kasuko eragileak motibatzeko eta praktikan jartzen laguntzeko. Horrez gain, etengabeko ikasketa horretan lagundu beharko die eta etengabeko babesa eman beharko die herritarren eta gobernuaren artean pizten diren elkarrizketetan.

Eskaintzak aurkezteko epemuga 2011ko apirilaren 18ko (astelehena) 10:00ak dira. Gutun-azalak 2011/05/02an (10:00) eta 2011/05/09an (12:00) irekiko dira.

Lizitazioaren gehienezko aurrekontua hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogeita bat zentimo (67.796,61 EUR) + hamabi mila berrehun eta hiru euro eta hogeita hemeretzi zentimokoa (12.203,39 EUR) da, BEZa; beraz, guztira laurogei mila eurokoa (80.000 EUR) da.

Lehiaketa honi buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta eta deskarga daiteke (ERANSKINAK IKUSI).

Informazio gehiago hemen: euskadi.net

 

Iruzkin bat
  • @I_Mugatik
    2011.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Convocado el consurso para la contratación de un servicio de Community manager en el Gobierno Vasco. http://bit.ly/icoppg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irekia