Eu

Eusko Jaurlaritzak sustatutako toki-planen bidez, 24 enplegu berri lortu dira Laudion

2019.eko urriak 19
  • 960 euroko ekarpena egin dute bi administrazioek eta, horien bidez, espazioak eta ekipamenduak hobetzeko, basoberritzeetarako eta enpresa-sentsibilizaziorako kontratazioak sustatuko dira
  • Lanbiden edozein trebakuntza izanik izena emanda dauden langabeei zuzenduta

 

Laudio, 2019 10 19

Laudioko Udalak 24 lanpostu sortu ditu 2019rako; haiek orain arte langabezian egon direnek beteko dituzte, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Lanbideren bidez tokiko enplegu-planen barruan emandako laguntzei esker. Aurrekontua 341.960 eurokoa da, eta, behe, erdi eta goi mailako trebakuntza duten pertsonak izango dira haren onuradun.

Ander Añibarro Laudioko alkateak honako hau zehaztu du: “toki-eremuan enplegu-aukerak sustatzea da helburua; gune eta udalerri ahulei bereziki zuzendutako ekintzak dituzten laguntzak sustatzea, 2014-2020rako gazte-enplegu programa operatiboaren barruan gazteak kontratatzeko”.

24 kontratazioetatik, 15 hirigunean zoladura eta irisgarritasuna hobetzeko eta altzariak margotzeko, landa-eremuan azpiegiturak egokitzeko –bideak/kanalizazioak/bidegurutzeak– eta onura publikoko espazio eta mendien gaineko suteen aurreko prebentzio-jarduketetarako izango dira.

Beste 5 kontratu baso-lanetarako izango dira, basoberritzeetarako eta onura publikoko mendietan eta landa-ingurunean bideak ireki eta mantentzeko, eta beste 4 enplegu, udal-mailako komunikazio-prozesu eta -kanalak hobetzeko informazio- eta arreta-zerbitzuetara bideratuko dira; horretarako, sentsibilizazio-jarduketak egingo dira eta inguruneko enpresei teknologia berrietara eta enpresa-kudeaketako ereduetara egokitzeko beharra erakusteko jarduketak egingo dira

Beatriz Artolazabal sailburuak honako hau azaldu du: “Laudioko enplegu-planen helburu nagusia suspertze ekonomikoa eta soziala da, eta kolektibo ahulenen kideek eta gazteek lan-urrats berrietarako atea irekiko dien lanera jo ahal izatea, betiere enplegurako prestakuntzak duen garrantzia aintzat hartuta”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ander Añibarro