Eu

Beatriz Artolazabal: “Gizarte-konpromiso irmoak hobetu egiten du desgaitasuna duten pertsonek enplegurako duten sarbidea”

2019.eko urriak 23
  • Ehlaberen “Enplegua eta desgaitasuna: laguntza bidezko enpleguaren etorkizuneko erronkak eta konpromisoak” jardunaldia eta work coffeea, Vitoria-Gasteizen
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak sektoreko profesionalei: “jasangarritasun-irizpideen araberako kudeaketa, baliabide mugatuak eta gero eta handiagoak diren beharrak aintzat hartuta”

 

VG 23 10 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “gizarte-konpromiso irmoa behar da, desgaitasuna duten pertsonek enplegurako duten sarbidea hobetzeko; horretarako, jasangarritasun-irizpideen araberako kudeaketa egin behar da, betiere baliabide mugatuak eta gero eta handiagoak diren beharrak aintzat hartuta”.

Pablo Moratallarekin eta Txema Francorekin batera, Artolazabalek, Euskadiko hiriburuko Europa Jauregian, Ehlaberen work coffee-an parte hartu du. Work coffee-aren izenburua Enplegua eta desgaitasuna: laguntza bidezko enpleguaren etorkizuneko erronkak eta konpromisoak izan da, eta haren helburua izan da desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean duten laneratzea ikusaraztea eta sustatzea, laguntza bidezko enpleguaren metodologiaren bidez.

Artolazabal bertaratu direnei, profesionalei eta laguntzaren bidezko enpleguaren sektoreko espezialistei zuzendu zaie: “Jardunaldiko hausnarketak oso baliagarriak izango dira euskal erakundeen politika publikoak garatzen jarraitzeko; izan ere, behar eta erabaki horiek pertsona askoren bizitza hobetu dezakete. Emankorra da sarean lan egitea, esperientziak trukatzea eta jardunbide praktikoak egiaztatzea eta desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna enplegu arruntetara bideratuta hobetzeko moduaren inguruko hausnarketa partekatua egitea. Hori funtsezkoa da, helburu hori lortzeko”.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak enplegu-zentro berezien erregistroa eta funtzionamendua arautuko duen dekretua berehala onetsiko duela, eta honako hau adierazi du: “gure herrialdearen garapena ezin da bakarrik BPGd-aren hazkuntza-baldintzetan neurtu, eta ez da, gainera, hala egin behar”.

Garapena eta kohesioa

“Zuon enpresek garapen ekonomikoari egiten diote ekarpena, eta gizarte-kohesioa eta pertsona ahulenen inklusioa sendotzen dute. Funtsezko tresna zarete gizarte-politika solidario eta inklusiboak egoki betetzeko. Ez dago enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa sortzea baino gizarte-politika hoberik; izan ere, gainera, desgaitasuna duten pertsonak edo aniztasun funtzionaleko pertsonak guztiok izango gara, neurri handiagoan ala txikiagoan, bizitzan zehar. Desgaitasunik ez dutela pentsatzen dutenek hausnartu egin beharko lukete”, esan du Artolazabalek.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “laguntzaren bidezko enplegu-enpresak babestea da bakoitzaren gaitasunen bilakaera posibleen aurrean etorkizuneko berme-asegurua sortzea. Jasangarritasun-irizpideen arabera eta baliabide mugatuekin kudeatu behar ditugu gero eta handiagoak diren beharrak”. Sailburuak “enpresen, administrazio publikoaren eta hirugarren sektoreko erakundeen eskutik aurrera egiten jarraitzera” animatu ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo Moratalla, José María Franco, Gorka Urtaran